Gustuko kantuen bersinoak jaso ditu Txapelpunkek 'Krem de la Krem' disko barrian
2012-01-26 14:53 MusikeaIndartsu dator Txapelpunk Krem de la krem lan barrian, hainbat talderen bersinoak euren erara eskainiz. Hamalau kanta jaso ditue, euren gustukoak danak. Guri markau deuskuen abesti edo taldeak dira. Bakotxak hiru bat aukeratu ditu, danok gustura egoteko, azaldu dau aurkezpenean taldeko abeslari Iñigitok.
Indartsu dator Txapelpunk Krem de la krem lan barrian, hainbat talderen bersinoak euren erara eskainiz. Hamalau kanta jaso ditue, euren gustukoak danak. Guri markau deuskuen abesti edo taldeak dira. Bakotxak hiru bat aukeratu ditu, danok gustura egoteko, azaldu dau aurkezpenean taldeko abeslari Iñigitok. Pozik gagoz emoitzegaz, ganeratu dau.
Diskoko abestien artean Askatu bandearen Sucias patadas dago. Askatu neure lehenengo taldea izan zan, hamabost urtegaz edo. Abesti bat hartu dogu, ez daiten ahaztu, adierazo dau Iñigitok.
Abesti bitxi bat gehitu dau Iñigitok, Orquesta Mondragónen Caperucita feroz. Umetan hilebete-edo etxean gaixorik egon nintzan. Amak disko hori ekarri eustan. Hainbat bidar entzun neban, eta markau egin eustan, gogoratu dau umoretsu aurkezpenean.
Krem de la krem lanean danetarik apur bat batu dabela autortu dau. Ume gaiztuak, Eskorbuto, Cicatriz, BAP, Etsaiak, Delirium Tremens eta abarren kanta ezagunak aukeratu ditue. Talde ezezagunagoen abestiak be topauko doguz, berbarako Gernika aldeko Zurrupaken Divino tesoro.
Ingelesez abesten be ausartu da Iñigito, hain zuzen be Txapelpunken hirugarren laneko Shit on god kantan. Ingelesez kantau dau azkenaldian, eta abesti batzuk grabau ditu; izan be, Kaliforniako diskoetxe bategaz diskoa argitaratzeko aukerea dauka talde lekeitiarrak. Oraindino ez da gauza segurua, baina bagabilz abestiak grabetan. Ia urtebete barru edo... Horrezaz gan, kanta barriz osotutako diskoa atarateko asmoz dabilz, baina oraindino ez dauke ezer zehaztuta.
Etsaiak taldeko hiru batu dira Txapelpunken disko barrian, Iñigito bera, Atrofi (bajua) eta Toki (bateria). Eurekaz batera Nani gitarristeak, osotzen dau taldea.
Hiru kolaborazino izan ditue: Joaquin M. C. D. taldekoa Barrenkale abestian; Etsaiakeko Auo, Paranoia-n; eta, Oihane Eskurza, Ume gaiztuen festa-n. Diskoa Luberri estudioan grabau dabe, Txus Lozanoren gidaritzapean.
Laster hasiko dira diskoa zuzenean defendiduten: zezeilaren 3an Arrasaten joko dabe eta 10ean, Lemoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!