Lodosako Ibaialde ikastoleak alkartasun jai berezia egingo dau zezeilaren 5ean

Bizkaie! 2012-01-27 10:47   Euskerea berbagai

Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastoleak 25 urte bete ditu, baina bizi daben egoerea ez da bape ona, horregaitik jai berezia egiteko asmoa daukie Sartagudan bertan, zezeilaren 5ean. Egitarau bete-betea atondu dabe ospakizunerako: musikea, bertsoak, jantzak, antzerkia...

Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastoleak 25 urte bete ditu, baina bizi daben egoerea ez da bape ona, horregaitik jai berezia egiteko asmoa daukie Sartagudan bertan, zezeilaren 5ean. Egoera ekonomikoa larria da, izan be ikastolako bederatzi irakasleek eta idazkariak ez dabe soldata osorik jaso azkenengo lau bat hiletan, eta euretako lauk ez dabe ezer jaso.

Urteotan bolada gatx asko izan baditue be, oraingoa benetan larria dala jakinarazo dane Ibaialdeko arduradunek. Gaur egun 74 ikasle ditu ikastoleak, hamezortzi hilebetetik 12 urtera bitartekoak; ostean, Lizarrako ikastolara joan beharra dabe, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera.

Kontuak kontu, egitarau bete-betea atondu dabe zezeilaren 5eko ospakizunerako. Goizean, herri kirolak, jantzariak, pailazoak, antzerkia eta beste makina bat jarduera izango dira aukeran Sartagudan. 12:00etatik aurrera, musikeak hartuko dau Frontoiko plazea; bertan joko dabe Laket, Neure buruben, Norte Apache, Ze esatek!, Bizardunak eta Los Zopilotes Txirriaus taldeek.

14:30ean, bazkaria preparauko dabe, Kiroldegian. Ostean, bertso-saioa egingo dabe Aitzol Barandiaran, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek.

Ikastolen Alkarteak kanpaina berezia ipini dau martxan, eta hasteko Euro bat, marrazki bat ekimena abiatu dau. Ikastoletako ikasleek marrazki bana egin, eta ikastetxeak euro bat emongo dau matrikulautako ikasle bakotxeko. Horrezaz gan, Ibaialde Ikastoleak gizarte osoari egin deutso dei laguntzinoa emoteko, eta kontu korronte bat be zabaldu dau norberak bere ekarpen propioak egiteko.

Horrezaz gan, ekarpenen bat egin gura dabenentzako kontu korrontea edegi dau Ibaialde ikastoleak: Euskadiko Kutxako, 3035 0153 46 1531026051

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu