Zinegoak jaialdiak 63 lan eskainiko ditu zezeilaren 6tik 12ra bitartean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-26 14:43   Barriak

Zuzendari barria dauka Zinegoak Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazinoarteko Jaialdiak, hain zuzen be orain arte produkzino lanetan ibili dan Pau Guillén. Zuzendaritza aldaketea, hori da aurtengo nobedaderik handiena, hasi dau aurkezpena Hegoa talde antolatzaileko zuzendari Javier Reguladok.

Zuzendari barria dauka Zinegoak Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazinoarteko Jaialdiak, hain zuzen be orain arte produkzino lanetan ibili dan Pau Guillén. Zuzendaritza aldaketea, hori da aurtengo nobedaderik handiena, hasi dau aurkezpena Hegoa talde antolatzaileko zuzendari Javier Reguladok. Jaialdia zezeilaren 6an hasi eta 12an amaituko da.

Danetara, 63 lan eskainiko ditu Zinegoakek, tartean fikzinozko 13 luzemetrai, 43 film laburn eta 5 dokumental. Horren artean dagoz, euskal zinemagile bire behar barriak: Miriam Ortegaren Mikel eta Roberto Castonen Errudun sentitzen naiz. Mundu mailako hiru estreinaldi izango dirala iragarri dabe: Mikel, Bunny eta Andamio. Edizino honetako epaimahaia Gulya Sultanova San Petersburgeko LGTB Zinemaldiko zuzendariak, Juanma Carrillo zinemagileak eta Michelle Hoekstra zineman adituak osotzen dabe.

Zinegoaken aurtengo edizinoak zazpi egun izango ditu, igazko bederatzi egunen aldean. Zazpi egunetako jaialdia berreskuratu dogu, badaezpadan, krisi sasoia gagoz eta, azaldu dau Pau Guillének. Arrazoi beragaitik sarreren prezioa txikiagoa da aurten. Bonoa, esaterako, 20 euroan dago salgai, igaz baino bost euro merkeago. Galetarako sarrerak be merkatu ditue. Hasierako galea Arriaga antzokian egingo dabe, zezeilaren 6an, 20:00etan. Amaierako galea EHUren Bizkaia Aretoan izango da aurten, zezeilaren 11n, 20:00etan.

Aretoei dagokienez, Golem Alhondigea, Bilborock, Expogela, Fas zinekluba eta Fnac izango dira aurtengo eszenatokiak. San Frantzisko kaleko Expogelak Off Zinegoak saileko lan esperimentalak eta Bilgune ekimen barria hartuko ditu.

Igazkoaren aldean, aurtengo aurrekontua % 15 txikiagoa dala azaldu dau Guillének, halanda be, eskaintzearen kalidadeari eutsi deutsiela azpimarratu dau.

Ohorezko saria Agustí Villaronga zinemagileak jasoko dau. 2011ean Espainiako Zinematografia Sari Nazionala jaso eban, eta berau da Pa negre pelikula arrakastatsuaren egilea.

Zinegoak amaitu ostean, Zinegoak Hedapena egitarauari esker, Bilbon ikusgai izan diran lanetako batzuk proiektauko ditue Durangon, Galdakaon, Getxon, Sestaon, Sopelanan, Errenterian, Leioan eta Donostian. Emonaldiak zezeilaren 13tik 24ra bitartean izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu