Euskal folklorearen aldeko apustua berretsiz, badator XI. Dantza Plazetan
2012-01-26 13:17 KultureaXI. Dantza Plazetan datorren zapatuan, urtarrilaren 28an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik Santiago plazan egingo dan hileroko erromeria tradizionalagaz.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Dantza Plazetan egitarauaren hamaikagarren edizinoa jarri dau martxan, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz. Egitaraua aurrera eroan ahal izateko, Udalak, Bilboko zazpi jantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazinoaren laguntzinoa izan dau.
Kontuak kontu, XI. Dantza Plazetan datorren zapatuan, urtarrilaren 28an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Santiago plazan egingo dan hileroko erromeria tradizionalagaz.
Dantza Plazetan egitarauaren aurtengo edizinoak 46 emonaldi dakarz, urtean zehar banatuta Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietako plazetan.
Egitaraua datorren zapatuan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik, hilero, azken zapatuan, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxuan, egiten dan erromeria tradizionalagaz. Aitatutako taldeagaz batera, ekimen honetan parte hartuko daben ganerako taldeak honako honeek izango dira: Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai – Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai, 1. barrutiko taldeen koordinakundea, Deustuko Folklore Taldeak eta taldeen federazinoa, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
Aurtengo barrikuntzea, Bilboko Larrain Dantzari buruzko Topaketearen finkapena da, izan be, joan dan urtean, Bilboko Kalealdiaren barruan, Gaztedi taldearen 60. urteurrenaren harian, izandako arrakastea ikusita, bigarren edizinoa egingo baita bagilaren 16an, Arenalean. Holan, Euskal Herriaren nortasun ikurretako bat dan jantzeak gure urian dauen presentzia finkatu egingo da.
Erromerien, emonaldien eta kalejiren egutegi osoa Bilboko Udaleko webgunean, www.bilbao.net helbidean, edo herritarren informazinorako 010 telefono zenbakian konsultau daiteke eta orain Facebook-en be bai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!