Euskaltzaindiak Sarkisian, Mendizabal, Gereño eta Arana Martija omenduko ditu urtarrilaren 27an

Bizkaie! 2012-01-25 16:28   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak Vahan Sarkisian, Fernando Mendizabal, Xabier Gereño eta Jose Antonio Arana Martija omenduko ditu barikuan, hilaren 27an, Bilboko egoitzan egingo daben agiriko bilkuran. Omenaldia 12:00etan hasiko da.

Vahan Sarkisian (1954-2011) ohorezko euskaltzainaren hilbarri-txostena Xabier Kintana euskaltzainak irakurriko dau; ostean, Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak Fernando Mendizabal (1934-2011) euskaltzain urgazlearena aurkeztuko dau; Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzainaren txosten bi izango dira, eta Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzainek irakurriko ditue; eta, Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) euskaltzain emerituaren ganeko testuak Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebeak eskainiko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu