Euskadiko Soinuak programeak bederatzi enpresa eroango ditu aurten Midem azokara
2012-01-26 10:23 MusikeaEuskadiko Soinuak programeak aurten be Midem musika eta teknologia azokan parte hartuko dau, urtarrilaren 28tik 31ra. Euskadiko Soinuakek bertoko musikea indartzera eta zabaltzea dau helburu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako ekimena da, eta sektoreko enpresekaz alkarlanean hainbat egitasmo antolatzen ditu. Midem munduko musika azokarik handiena da.
Euskadiko Soinuak programeak aurten be Midem musika eta teknologia azokan parte hartuko dau, urtarrilaren 28tik 31ra. Euskadiko Soinuakek bertoko musikea indartzera eta zabaltzea dau helburu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako ekimena da, eta sektoreko enpresekaz alkarlanean hainbat egitasmo antolatzen ditu. Aurten, hamaikagarren aldiz izango da Euskadiko Soinuak Cannesen. Midem munduko musika azokarik handiena da.
Azkenengo hamarkadan gorabehera handiak izan dira musikearen munduan, eta sektorearen krisiari ekonomia krisialdia gehitu jako. Musika arloak produktu eta negozioen egiturea eta formatoak abiadura ikaragarriak aldatzen ikusi ditu. Beharrezkoa da aldaketak kontuan hartzea, eta negozio eredu barrietara egokitzeko gaitasuna izatea, adierazo dabe Euskadiko Soinuak programako iturriek. Asmo horreek beteteko artista, diskoetxe, komunikabide eta erabiltzaileen arteko hartu-emonak berregituratu behar dira, euren ustez.
Euskadiko Soinuaken babespean, Ausa-Art Records, Baga-biga, Balea musika ideiak, Urban Music (Goi Music), EHDE diskoetxeen alkartea, Errabal, Gaztelupeko Hotsak, Sonora Estudios eta Distrolux (Munster Records, Vampisoul...) enpresak izango dira Midemeko standean. Espresotako ordezkariez gain, Euskadiko Soinuakeko arduradunak be azokan izango dira. Ganera, edizino honetan Etxepare Instiututuko ordezkariek be parte hartuko dabe. Ekimen honegaz, Euskadiko Soinuakek eta Etxeparek euskal musikearen kanpora begirako behar-beharrezko alkarlanari hasiera emoten deutse, azaldu dabe Euskadiko Soinuakeko iturriek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!