Zientziak bertsolarien gaitasuna aztertu dau
2012-01-26 17:50 BertsolaritzeaEuskal kulturan errotua dagoan tradizino honen atzean ezkutatzen dan sekretuak sortu dau zientziarenganako erakarpen hori. Neurozientzia kognitiboaren azkeneko aurrerapenek posible egin dabe, lehenengo aldiz, zientzia eta ehun urtetik gorako artea dan bertsolaritzea hurreratzea.
Bertso saio batera hurreratzen dan edozein zur eta lur geratzen da protagonistek daben inprobisazino ahalmenagaz eta arintasun mentalagaz, adituak dira segundu bakar batzuetan errima konplexuak sortzen. Zelan da posible? Bertsolariak ganerako jentea baino inteligenteagoak al dira? Berezkoak ditue gaitasun horreek ala entrenamenduaren bidez jaubetu dira? Zer pasetan jake burutik momentu magiko horreetan? Zelan da posible zortziko bat bi segundutan konposatzea? Ze mekanismo aktibetan da euren burmuinetan?
Orain arte ulergatxak ziran galdera honeek zientzia liluratzea lortu dabe. Euskal kulturan errotua dagoan tradizino honen atzean ezkutatzen dan sekretuak sortu dau zientziarenganako erakarpen hori. Neurozientzia kognitiboaren azkeneko aurrerapenek posible egin dabe, lehenengo aldiz, zientzia eta ehun urtetik gorako artea dan bertsolaritzea hurreratzea. Distziplina honetan mundu mailan punta-puntakoa dan Basque Center on Cognition Brain and Language (BCBL) zentrua Euskal Herrian izateak eta Euskal Herriko Bertsolarien Elkartearen bidezko bertsolarien lankidetzeak asmo handiko ikerketa proiektu hau abiatzea erraztu dau bertsoak ezkutatzen dituan prozesu mentalak ikertzeko.
Margaritak, proiektuaren hasierea
Zientziaren eta tradizinoaren arteko historia bitxiaren sorrerea aurreko maiatzean kokatzen da. Ordu haretan zinematan ikusgai izan zan Asier Altunaren Bertsolari filma. Andoni Egañak BCBLko instalazinoetara egindako bisitearen ostean, bertsolarien inprobisetako ahalmenak oso modu indartsuan eragin eban zentruko ikerlariengan. Batez be, bertako zuzendari dan Manuel Carreiras izan zan Andoni Egañaren margariten petaloen modura berbak bere burmuinean familika taldekatzeko gaitasunakaz harrituta gelditu zana. Ikerlariek ondorioztatu eben bertsolariak euren burmuineko informazinoa antolatzen adituak dirala. Hau benetan interesgarria da Neurozientzia Kognitiboa lako diziplina batentzako.
Neurozientifikoek euren buruari itauntzen deutsie bertsolarien gaitasun horreek, oso garrantzitsuak diranak ahozko tradizinoa komukazinorako garraio modura aztertzeko, euren burmuinetako almazenamendu handiago baten ondorio diran edo bizkortasun eta eraginkortasun handiagoa garatu daben almazenamendu horretara heltzeko. Beste modu batera esanda, autopista zabalagoak ditue edo euren kotxea bizkorragoa da?
BCBLko ikerlari eta proiektuko arduradun dan Kepa Paz-Alontsok honako hau esaten dau: Ahozko transmisinoan adituak diranen hizkuntza produkzinoaren eta prozesu kognitiboen ikerketak bide asko zabaldu leikez hizkuntzearen neurozientzia kognitiboaren inguruko oinarrizko galderetan. Bilakabide kognitibo eta hizkuntzazkoen korrelazinoak ezagutzeak gaurko teoriei informazinoa eskeini leikioe hizkuntzearen neurozientzia kognitiboaren esparruan.
Bitxikeria zientifiko honek berehala ekarri eban BCBL eta Euskal Herriko Bertsolarien Alkartearen arteko akordioa. Hau izan zan planifikazino eta diseinu zenbaiten bide urratzaile beharrezkoak diran datu zientifikoak lortzeko. Hile gitxi batzuk geroago, datu batzearen bigarren fasea martxan dago eta hurrengo hileetan amaituko da. Lan hau guztia amaitzean, lehen emoitzak urte amaieran egongo dira prest.
Jokabide probak eta erresonantzia magnetikoa
Honetarako, hiru taldeek (bertsolariek, bertsoakaz hartu-emonik ez daben personek eta bertso-eskoletako ikasleek) hiru froga egin beharko ditue BCBLen Donostiako instalazinoetan, giza burmuinaren ikerketan punta-puntako ekipamentu zientifikoagaz hornidutako zentruan.
Lehenengo saioa, jokaerazkoa izango da, parte-hartzaileek esperimentu honetarako berenberegi diseinautako ordenagailuko software bategaz egingo dabe proba. Funtzino kognitibo nagusiak erabili behar dituen hainbat froga egingo ditue. Besteak beste, arrazoiketea (gardena eta naturala), informazino prozesamenduaren abiadurea, informazino garrantzitsuan arreta jarri eta informazino nahasgarria baztertzeko gaitasuna, arreta sarea edo switching ariketea (semantikea, fonologia eta errimeagaz lotuta dagozan arrazoiketa konplexuak) aztertzen dira.
Frogen bigarren fasean, hitz-etorria aztertuko da erresonantzia magnetikoa erabiliaz, punta-puntako instrumentu zientifiko honek, burmuinak funtzino konplexuak egiten dituan bitartean, bere aktibidadea aztertzeko gai da 3Dko hamarnaka irudi lortuaz bi edo hiru segunduro. Erresonantziak, egitura (anatomikoaren) informazinoa zein informazino funtzionala (ekintza zehatzei lotutako aktibazinoa) lortzea ahalbideratzen dau. Holan, zailtasun desbardineko ariketa fonologiko, semantiko eta errima ariketak egiten ditun bitartean aztertzen dau burmuina.
Hirugarren eta azken fasea, proba praktikoa izango da; parte-hartzaileak bertsoak osotu beharko ditu, bertsolariek egiten daben antzera benetako emonaldi batean. Honetarako, 30 gai desbardin jarten jakoz parte-hartzaile bakotxari, metrika desbardinak erabiliaz errimak osotu beharko dituana, kopla txikitik, bertsoaren zelulatik, hasita, zortziko txikiraino, ahalegin handiagoa eskatzen dauen formula diskursiboraino. Alde batetik, erresonantzia magnetikoak, froga egiten dagoan bitartean lortutako burmuinaren funtzionamenduaren irudiak erakusten ditu, eta bestetik, egindako bertsoen kalidadea adituek baloratua izango da. Holan, bertso arrunt bat eta bikain bat inprobisetan danean, burmuinaren aktibidadea desbardina dan aztertu ahal izango da.
BCBLeko neurozientzian adituek uste dabe, ikerketa proiektu honek material zientifiko interesgarria emon leikela, garunak, hizkuntza produkzinoagaz lotutako funtzino konplexuak egiteko erabilten dituan mekanismoen inguruan. Halan da be, jakinda zientziak, erantzunak emoteaz gan, galdera gehiago be ekarten dituala, ikertzaileak ziur dagoz ikerketa honek etorkizunean jarraipena izango dauen alkarlan baten lehenengo pausua izango dala. Badirudi, zientziak sekulako aukerae topau dauela bertsolaritzearen munduan.
BCBLriburuz
Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroa, distziplina arteko ikerketa zentro internazionala da eta Donostian kokatua dago kognizinoa, burmuina eta hizkuntzea ikertzeko. Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoari esker Euskal Herrian zientzia eta ikerketea bultzatzen ari da Euskadin. Zentroa BERC (Basque Excellence Research Center) alkartearen kide da, eta Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibersidadea ditu bazkide.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!