Bilboko Barrea© Asteak bidaiak ardatz dituan umorezko mikroipuin lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2010-09-07 14:17   jardunaldiak

Mikroipuinek umore giroa izan behar dabe eta bidaiak izango ditue berbagai. Gehienez ehun berba izan daitekez (izenburua gogoan hartu barik) eta datorren eguaztenera arte, hilaren 15era arte, bialdu daitekez posta elektroniko honetara: juanbas@arrakis.es.

Lau euskal zinema zuzendari ezagunen lanak izango dira ikusgai Bogotan

Bizkaie! 2010-09-07 12:10   Euskaldunak munduan

Kolonbiako euskal komunidadeak lau euskal zinema zuzendariren lanak ikusteko aukerea izango dau Bogotako euskal etxean, irailaren 11 bitartean, Kolonbiako Euskal Astearen egitarauan antolatutako ekimenari esker.

MUk hasierea emon deutso ikasturteari, enpresakaz lankidetzan ikerkuntza eta transferentzia eredua sustatzeko apustu sendoagaz

Bizkaie! 2010-09-07 11:08

Iosu Zabala erretorearen eretxiz, Mondragon Unibersidadearen helburua da 'Enpresa-sareak eta erakundeek etorkizunean beharko dituen ikerkuntza-lerroak aurreikusi eta, askotan, horreen alde apustu egitea'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hizkuntza eskubideakaz lotutako 210 kexa inguru jaso ditu Elebidek

Bizkaie! 2010-09-07 10:39   Euskerea berbagai

Elebitasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, zemendiaren 14ra arte publizidade kanpaina bat abiarazoko dau Elebidek. 'Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu' leloagaz iragarkiak izango dira prentsan, Interneten, irratietan eta urietako autobus aterpeetan.

Hiru euskal antzerki-talde izango dira Tarregako azokan

Bizkaie! 2010-09-06 15:57   Kulturea

Hamabost mila biztanle inguruko Tárrega herriak lau bider jente gehiago erakarriko dau irailaren 9tik 12ra bitartean egingo dan Fira Tárrega kaleko antzerkiaren 30. edizinoan. Bertan, 800 profesional inguruk -horreetatik 180 atzerritarrak dira- 60 ikuskizun eskainiko ditue. Azokan parte hartuko daben antzerki-taldeen artean, hiru euskaldunak izango dira: Gaitzerdi, En la Lona eta Trapu Zaharrak.

Osterik bai? Opor osteko sindromea kentzeko botikarik onena beharrari gogor ekitea da

Angel Dominguez 2010-09-06 15:56   Begi betegarri

You will meet a tall dark stranger

Karolina Almagia 2010-09-06 15:36   Zinema kritikak

Ez dogu ezer barri topauko pelikula honetan, baina, Woody Allen-zale garenok ondo pasauko dogu. Ez dauka Vicky Cristina Barcelona-ren nabarmenkeriarik, eta ez dau Match Point-ek eukan borobiltasunik, baina gustura ikusten da eta hori ez da gitxi. Arina, dibertigarria eta, beti legez, oso oso ondo interpretauta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Errioxara bidaia

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-09-06 11:05   Bertsolaritzea

Urtero egiten dan legez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Errioxarako bidea hartu dau astegoienean. Txapelketan lagundu edo parte hartu daben guztiak egon dira konbidauta bidaiara.

Polanskik jasoko dau Fipresci saria Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2010-09-03 16:45   Barriak

Sail Ofizialeko 18 filmetatik, 11 Europakoak dira eta, Olazireguiren ustez, Zinemaldiaren izaera europazaleagaz bat dator, kontinente zaharreko erreferente bihurtu nahi dabelako jaialdia.

Mundu osoko 20.000 bisitari baino gehiago erakarten ditu urtero surfak Euskadira

Bizkaie! 2010-09-03 14:26

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez abiarazotako ‘Surfing Euskadi’ produktu barria aurkeztu dau Zarautzen.

Kolonbiako VII. Euskal Astea irailaren 5etik 11ra

Bizkaie! 2010-09-03 14:06   Euskaldunak munduan

Kolonbian dagoan bitartean, Julian Celaya Medellineko (Antioquia) Euskal Etxearen zuzendaritza batzordeko kideakaz eta Gaztemundu programan parte hartzen daben kolonbiar gazteakaz batuko da.

Txotxongilo Eguna Sestaon, hilaren 10etik 12ra

Bizkaie! 2010-09-03 12:29   jardunaldiak

Euskal Herriko Unima alkarteak antolatuta, ume, gazte zein helduentzako makinatxu bat ikuskizun aurkeztuko ditue Sestaon irailaren 10etik 12ra Txotxongilo Eguna jaialdiaren barruan.

Irailaren 27an amaituko da ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Bekea eskatzeko epea

Bizkaie! 2010-09-03 10:29   Barriak

Bekak sortzaile gazteei zuzenduta dagoz, eta euskerazko ikus-entzunezkoak sortzea lagundu nahi dabe. Horretarako, 4.000 euroko bi beka emongo dira gehienez, iraupen laburreko ikus-entzunezko lanak produziduteko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

D ereduko matrikulek gora egin dabe

Bizkaie! 2010-09-03 02:00   Euskerea berbagai

Nafarroan, barriz, % 2,2 bajatu da ikasketak euskerazko ereduan egingo dituen ikasleen kopurua

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Araudia eta Jaurlaritzearen hiru eleko eredua tarteko dala, Hego Euskal Herriko 3 urteko hamairu milatik gora ikasle inguruk ekingo deutsie ikasturte barriari eta matrikulatu diran umeen % 44k D ereduan ikasiko dabe.

Bilboko Arriaga Antzokiak jantzarako konbita egin dau denporaldiko lehen Ilbetean

Bizkaie! 2010-09-02 15:36   Kulturea

Bilboko Arriaga Antzokiak gaur zabaldu dau 2010-2011 denporaldiko lehen Ilbeterako hautagaiak aukeratzeko epea. Sasoi barriko lehen hitzorduan jantzea izango da gai nagusia, eta urriaren 3an, aukeratutako lagunek Arriagako agertokian jantzan egiteko aukerea izango dabe.

Ruben Gimenok Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko dau lau kontzertutan, Michel Camilogaz batera

Bizkaie! 2010-09-02 11:53   Musikea

Ruben Gimenok lau kontzertutan zuzenduko dau EOS: Bilboko Campos Eliseos Antzokian, irailaren 7an, Iruñeako Baluarte Auditoriumean, 8an, Donostiako Kursaal Jauregian 9an eta, azkenik, Gasteizko Principal Antzokian, 10ean.

Bost estreinaldi eta Alex Angulori saria aurtengo Zinemiran

Bizkaie! 2010-09-02 11:38   Barriak

Hilaren 22an, Victoria Eugenia antzokian egingo dan Euskal Zinemaren Galan jasoko dau saria Alex Angulok (Erandio, 1953). Bizkaitarrak 1971n hasi eban bere ibilbidea antzezle moduan Ramon Bareak zuzentzen eban Bilboko Comics de la Legua antzerki talde independenteagaz.

Alex de la Iglesia Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian Venezian

Bizkaie! 2010-09-02 10:45   Barriak

Vincent Gallo, François Ozon, Sophia Coppola edo Tom Twyker lako zuzendariakaz lehian izango da Alex De La Iglesia, irailaren 11an amaituko dan jaialdian. Alex De La Iglesiaren 'Balada triste de trompeta' filmak zirkuaren mundua eta kronika politikoa buztartzen ditu.

40 bideo-joko baino gehiago lehian AlhondigaBilbaok HoPLAY lehiaketan emongo dituan sei sariak lortzeko

Bizkaie! 2010-09-01 15:21

AlhóndigaBilbaok baditu dagoeneko ‘hó Play Bideo-jokoen I. Lehiaketa Nagusiaren’ finalistak. Danetara, 42 joko aukeratu dira lehiaketeak eskaintzen dituan 6.000 euroko sei sarietako bat lortu ahal izateko.