Arabako Gorbeialdea euskeraz ezagutzeko lau ibilaldi atondu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak

Bizkaie! 2012-03-02 12:52   Euskerea berbagai

Arabako Gorbeialdeko inguruak ezagutzeko euskerazko ibilaldiak atondu ditu Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskera Sailak, Ibiliaz Ezagutu programearen barruan. Danetara, lau osterak osotuko dabe Arabako Gorbeialdea ezagutzen ekimena. Urteeretako gidariek euskeraz jardungo dabe paisajeaz, historiaz, arteaz eta naturaz.

Arabako Gorbeialdeko inguruak ezagutzeko euskerazko ibilaldiak atondu ditu Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskera Sailak, Ibiliaz Ezagutu programearen barruan. Danetara, lau osterak osotuko dabe Arabako Gorbeialdea ezagutzen ekimena. Urteeretako gidariek euskeraz jardungo dabe paisajeaz, historiaz, arteaz eta naturaz.

Lehenengo ibilaldia martiaren 17an izango da, zapatua; hurrengoa, hilaren 24an; azkenaurrekoa, apirilaren 21ean; eta, azkenengoa, 28an. Ostera guztiak Nafarroa zentroan hasiko dira; bertan autobusa egongo da zain, eta Zornotzara bueltea be autobusez egingo dabe.

Egun bakotxean Arabako Gorbeialdeko leku bana ezagutuko dabe. Martiaren 17an, Ubide-Muruako Harrobiak (8km edo 12 km) ikusiko ditue. Etapa erraz honetan aukera emango bi izango dira: Ubidetik hasita, Oketa inguruko pagadietatik, Muruako Harrobietaraino, 8 kilometro inguruko osterea; edo, aurrera segidu, Mairuelegorreta, 12 km-ko ibilbidea osatuz.

Martiaren 24an, Murua-Olano (9km) egingo dabe. Ibilbide hau be erraza izango da, eta akaso, oreinak, orkatzak edo basurdeak ikusiko doguz, adierazo dabe Udaleko iturriek. GR-25ean ibiliko dira, Gasteiz inguruko mendien ibilbidean, hain zuzen be.

Apirilaren 21ean, Sarria-Sarria (Parketxea) (12,5 km) izango da ibilaldia. Burbonako ibilbidea egingo dabe; zirkularra da, eta pagadi ederrak ikusteko aukerea izango da. Apirilaren 28koa Altube-Orozko (20 km) izango da, ibilbiderik luzeena, eta gatxena. Altubeko pagadietatatik

Araneko harriraino ailegauko dira ibiltariak. Kolometatik Itxinako paraje ederrak ikusiko ditue.

Ibilbideen ganeko informazino gehiago gura izan ezkero, www.ametx.net gunera jo behar da. Zelaieta zentroan emon behar da izena, urteerak baino egun be lehenago beranduen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu