Gatibuk zuzenekoak hasiko ditu astegoienean

Bizkaie! 2012-03-01 17:25   Musikea

Gatibuk martiaren 2an ekingo deutso bireari Manresan eta hortik aurrera, besteak beste, Bartzelona, Madril, Zarautz, Atarrabia, Gasteiz, Urdiñarbe eta Irlandan emongo dituan 6 kontzertuak nabarmendu behar dira.

Gatibuk bira berezi eta luzea preparau dau 2012an. Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik hirugarren diskoak harrera bikaina izan baeban, ez jakon atzean geratu Zuzenean bizitzeko gogoa diskoa (DVD gehi CDa), hiru abesti barri ekarzana.

2012an, Gatibu Kataluinara joango da (Manresa eta Bartzelona), Zarautzeko Udaberrifest jaialdian be joko dau, Irlandan sei zuzeneko egingo ditu eta Atarrabian, Gasteizen, Urdiñarben, Bastidan eta Bidarrain be emongo ditu zuzenekoak.

Estadu espainolean beste bi ekitaldi (Zaragoza eta Madril) iragarri ditu talde gernikarrak.

Garagarrilean, barriz, AEBra joateko asmoa dauka Gatibuk.

Kontuak kontu, Euskal Herriko rockaren altxor indartsu eta itsaskorra zabalduko dau eszenatoki guztietan eta Gatibuk ikusle eta entzuleak gustura itxiko ditu. Gatiburen 2012ko bireak arrakastatsua izateko osogai biribilak ditu.


Gatibu zuzenean

2012/03/02 GATIBU + KAOTIKO. Manresa - Katalunia (Stroika aretoan) 22:30

2012/03/03 GATIBU. Bartzelona (Razzmatazz aretoan) 22:30

2012/03/31 GATIBU. Zarautz (Udaberrifest)

2012/04/04 GATIBU. Dublin - Irlanda (Whelan's) 22:00

2012/04/05 GATIBU. Derry - Irlanda (Sandino's) 22:00

2012/04/06 GATIBU. Belfast - Irlanda (An Droichead - Belfast Iris Basque Solidarity Night) 22:00

2012/04/07 GATIBU + SHEBEEN. Belfast - Irlanda (Prisoners Defence Club) 22:00

2012/04/08 GATIBU + SHEBEEN + WOLFE TONES. Belfast - Irlanda (Polikiroldegia) 22:00

2012/04/10 GATIBU. Cork - Irlanda (An Cruiscin Lán) 22:00

2012/04/20 GATIBU + KAOTIKO. Zaragoza (Lopez aretoa) 21:30

2012/04/21 GATIBU. Atarrabia (Totem aretoan) 22:00

2012/05/18 GATIBU. Madril (Caracol aretoa) 22:00

2012/05/19 GATIBU. Gasteiz (Jimmy Jazz aretoa) 21:30

2012/05/20 LES BARBEAUX TRUITÉS + R.I.C + GATIBU + BUUZBU. Urdiñarbe (Iparralde) - Musikaren Eguna Jaialdia 17:00

2012/06/17 GATIBU. Bastida (Araba Euskaraz).

2012/07/14 LAIN + GATIBU + SAMAIN. Bidarrai 22:00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu