53. Zinebi jaialdiko lanik onenak ikusgai izango dira Zinebiklubean martian
2012-03-02 11:32 BarriakMartiaren 5ean abiatuko da Zinebiklub zikloa, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldian programetako lanak eskainiz. Apirila amaitu arte, Euskal Herriko zein kanpoko zinemeaz gozetako aukerea izango da Errekaldeko Udaltegi barrian.
Martiaren 5ean abiatuko da Zinebiklub zikloa, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldian programetako lanak eskainiz. Apirila amaitu arte, Euskal Herriko zein kanpoko zinemeaz gozetako aukerea izango da Errekaldeko Udaltegi barrian. Astelehenero, 19:30etik aurrera, 53. Zinebi jaialdiko atal ofizialean lehiatu eben filmen eta lehiaketatik kanpokoen aukereketea izango da ikusgai. 70 bat minutuko saioak atondu ditue.
Lehenengo saioan, martiaren 5ean, Jon Garañoren Urrezko eraztuna dokumentala eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra proiektauko dira, besteak beste. Lan biak Zine Euskaldunaren Sari Nagusia irabazi eben Zinebi 2011n.
Hurrengo emonaldietan, martiaren 19an, Magnus Van Horn zuzendari poloniarraren Bez Sniegu fikzinozko lana eskainiko dabe; Bilboko Zinemaldiko Sari Nagusia irabazi eban. Egun berean ikusgai egongo da animazinozko film onenaren Urrezko Mikeldia lortu eban Afarin Eghbal zinemagilearen Abuelas izeneko film laburra.
Zinebiklubean 43 lan emongo ditue, gehienak europarrak baina beste leku batzuetakoak be izango dira: Tomas Sheridanen Radiostan (Zilarrezko Mikeldia), Luis Trapielloren La mujer del hatillo gris (Zine espainiarraren Sari Nagusia) eta Alauda Ruíz de Azuaren Dicen (jaialdiko UNICEF Saria).
Azkenengo saioan, apirilaren 30ean, aurten 25 urte bete dituan Kubako San Antonio de los Bañoseko Zine eta Telebista Eskolearen lana erakutsiko dabe. Benito Zambrano, Víctor Mares eta Diego Moncadaren hiru dokumental eskainiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!