Black Swan
2011-03-21 11:01 Zinema kritikakEz nator bat maisu-lana dala esaten daben horreekaz guztiakaz, ez deust holako sentsazinorik eragin, filmak nahikoa hotz itxi nau. Esan nahi dot metraje guztian ezin izan dodala ahaztu film bat ikusten nagoala eta hori da oso sinisgarria egin ez jatalako.
Agirre, Otamendi, Perea, Viñaspre, Enbeita eta Solozabal, Arabako Bertsolari Txapelketako Finalera
2011-03-21 10:06 BertsolaritzeaAstegoienean jokatu ziran Aramaion eta Agurainen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi eban, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zan Manex Agirregaz batera, beraz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal antzokian egingo dan finalerako.
Estitxu Arozenak finalerako txartela irabazi dau
2011-03-21 09:44 BertsolaritzeaElizondoko Lur aretoan izango da martiaren 26ko azken finalaurrekoa, 17:30etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.
Alberto Vazquez-Figueroak eta Almudena Arteagak literaturaz jardungo dabe Bidebarrieta liburutegian
2011-03-18 14:26 jardunaldiakEztabaidak literaturarekin literatur-topaketek Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga idazleak izango ditue protagonista martitzenean, hilaren 22an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Berbaldiok Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena dira.
Leioa-Erandio eremua hurrago izango dabe herritarrek teknologia barrien bitartez
2011-03-18 14:04Teknologia mobikorra, Internet eta geoposizino software bat erabiliz, ikasleek euren ibilbideak sortuko ditue Campusean zehar, ondoren herritarrek erabili eta osa deiezan. Modu horretan, uriaren eta unibersidadearen arteko lotura eta alkarrizketa guneak bilatu nahi doguz.
Egoitz Rodriguez: 'Bonbek birrindutakotik zeozer barria eregi gura dogu’
2011-03-18 11:29 BarriketanGernika Bizkaia, 1937-2012 dokumentalaren zuzendaria
Udalak 'Aixe Getxo!' sariak 13 kultur ekimenei eta personei emongo deutsez
2011-03-18 11:08 sariak-autortzakGizarte zibil getxotarrak merezidu dauen errekonozimendua eta omenaldia izango da, eta jarraipena emoten deutse aldez aurretik kirolaren, boluntariotzearen edo euskerearen arlotan egindakoei eta, kasu honetan, Kultur arlo zabalean eta kultura sormenean kokatzen dogu.
Jagonet Euskaltzaindiaren kontsulta eta aholku zerbitzuak 10 urte bete ditu
2011-03-17 17:42 Euskerea berbagaiJagonet Euskaltzaindiaren kontsulta eta aholku zerbitzuak 10 urte bete ditu. 2001eko martian abian jarri zanetik, 835.517 bisitarik kontsultau dabe Jagoneteko galde-erantzunen datu-basea. Bestalde, hamar urteotan, posta elektronikoz galderak bialdu dituen 10.513 lagunek hartu dabe erantzuna.
Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea martxan ipini dau EHUk
2011-03-17 17:00 KultureaUPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea martxan ipini barri dau, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzinoagaz. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abuztuaren 31 da.
EAEko zinema-aretoek 300.000 euroko laguntzak jaso zituen igaz
2011-03-17 14:54 BarriakJoan dan urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 297.044 euro emon eutsezan zinema-aretoei Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak alokatzeko. 2010eko balantzea eta 2011ko planaren aurrerapena eskaini ditu gaur goizean Mikel Toralek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak.
'Euskararen auzia: Darwin ala Babel' Hermes aldizkariaren zenbaki barria
2011-03-17 14:48Gure asmoa zen, euskararen munduak/ek edota mundutik/etatik egindako euskararen gaineko gogoetak gaztelaniadunen unibertsora ere iristea. Horrexegatik egin dugu. Badakigu irtenbidea ez dela itzulpenean oinarritutako elebitasuna; agian, mezu espezifikoak –eta ez itzulpenak– beharko dira hizkuntza-unibertso bakoitzarentzat; seguruenez, etorkizuna elebitasun asimetrikoaren baldintzetan idatziko da.
Xabier Lete omenduko dabe Bilbon Nazinoarteko Poesiaren Egunean
2011-03-17 14:26 jardunaldiakAstelehenean, hilaren 21ean, Xabier Lete (1944-2010) poeteari omenaldia egingo deutse Bilbon, Xabier Lete, Ahots bizian izenburuko poesia eta musika errezitaldiaren bitartez. Ekitaldia Bidebarrieta Kulturgunean izango da, 19:30etik aurrera.
Euskerazko bideo laburren BBKklip lehiaketea martxan dago honezkero
2011-03-17 13:59 Euskerea berbagaiGaur eguneko joerak ezagutzea eta gazteen interesetara hurreratzea ezinbestekoak dira euskerearen etorkizunerako, BBKklip lehiaketako antolatzaileen esanetan, eta horregaitik aukeratu dabe bideo laburren formatua eta Youtuberen bitartekaritzea; bideokamereagaz zein eskuko telefonoagaz grabau daitekez lanak.
Bertsoa.com, bertsolaritzearen eremuko zabalkunde eta komunikazino proiektu bateratua abian
2011-03-17 13:43 BertsolaritzeaBertsoa.com-ek bertsolaritzearen zabalkunde egitea dau helburu, sorkuntzearen zein informazinoaren alorrean, zuzenean zein diferiduan.
600 lagunetik gora batuko dira astegoienean V. Gipuzkoa Encounter jaialdian
2011-03-17 13:15Informatikearen eta bideojokoen inguruan makina bat zale alkartuko dira barikutik aurrera, hilak 18, V. Gipuzkoa Encounter jaialdian. Tolosako Usabal kiroldegian 600 lagunetik gora batuko dira euren esperientziak alkarbanatzeko.
Euskadiko Biodibersidade Zentroak hainbat ekintza antolatu ditu Uraren Nazinoarteko Egunaren inguruan
2011-03-17 11:21Martiaren 22ko Uraren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik antolatutako jardueretarako leku mugatuak dagoz eta ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea 946870402 telefonora deituz. Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko helbidera jo: www.torremadariaga.org.
Kenny Larkin da martiko Art After Dark egitarauko protagonista
2011-03-17 10:07 MusikeaKenny Larkin Detroit (AEB) uriko produktore eta DJak emonaldia eskainiko dau barikuan, hilaren 18an, Guggenheim Bilbao Museoaren Art After Dark egitarauaren barruan.
Picassoren 70 grabadu ikusgai Bilboko BBK Aretoan
2011-03-16 16:54 KultureaBBK Fundazinoak Pablo Picassoren hainbat irudi eta grabadu batu ditu Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21). Picasso grabatzaile erakusketea apirilaren 30era arte egongo da edegita. Danetara, artista espainiarraren 70 lan dagoz ikusgai.
Bilboko Udalak Aitor Zuberogoitiaren 'Surf' aurkeztu dau, euskerazko XI. Miguel de Unamuno Saiakera saria irabazi dauen lana
2011-03-16 14:15 KultureaMiguel de Unamuno Saiakera Saria 1999an antolatu eban Bilboko Udalak, Bilboko filosofoaren eta idazlearen omenez. Mundu osoko egileak aurkez daitekez, eta euskerazko edo gaztelaniazko lan argitaratu bakoak aurkeztu behar ditue.
Kaixo.com-ek euskal 60 herrietako Interneteko atariak sortu ditu
2011-03-16 12:59Kaixo!-k erabiltzaileei euren herria, enpresea edo alkartea eta bertan egiten diran ekintzak ezagutarazoteko aukerea emoten dau. Horretarako, argitaratze sistema baten bidez erabiltzaileak protagonista izan daitekez eta euren herria administrau leikie. Horrezaz gan, Facebook edo Twitter lako sare sozialakaz integrauta dago.




















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...