Bilboko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira 2009tik 2011ra

Bizkaie! 2012-02-23 11:32   Euskerea berbagai

Bilboko dendetan euskerearen erabilerea normalizetako Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatzen dauen Biribilko programeari esker, 2009 eta 2011 artean, uriko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira. Bilbao Dendak plataformea lankidetzan ibili da ekimen honetan.

Bilboko dendetan euskerearen erabilerea normalizetako Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatzen dauen Biribilko programeari esker, 2009 eta 2011 artean, uriko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira. Bilbao Dendak plataformea lankidetzan ibili da ekimen honetan.

Bi ikastaro mota eskaintzen dira, beren-beregi Bilboko merkataritzako establezimenduetan lan egiten dabenentzako. Alde batetik, merkataritzearen arloko euskera ikastaroa, oinarrizkoa, euskerarik ez dakitenentzat edo oso gitxi dakitenentzako. 85 orduko ikastaro horretan oinarrizko ahozko komunikazinoa lantzen da eta dendetan ohikoak izaten diran egoeretarako hizkuntza-erispideak eskaintzen jakez ikasleei. Ikastaro honek 391 ikasle izan ditu.

Beste alde batetik, merkataritzearen arloko euskerea hobetzeko ikastaroa egon da, oinarria izanda, euren euskerea -ahozkoa eta idatzizkoa- hobetu nahi dabenentzako; 100 orduko ikastaroa da eta 78 dendari batu dira.

Astean birritan (astelehen eta eguaztenetan edota martitzen eta eguenetan) izan dira eskolak kasu bietan, goizean edo eguerdian, Bilbo Zaharra, Indautxuko AEK, JM Zabala, Lizardi AEK, Matxintxu Larrako AEK eta Ulibarri euskaltegietan. Hiru urteetan 41 talde eratu dira, eta programan parte hartu daben sektoreen artean, aitatzekoak dira % 22,6 erropen eta oinetakoen sektorekoak izan dirala eta % 13 zerbitzuetakoak.

Ikastaroen guztirako kostuaren % 25 merkatariek hartzen dabe bere gan eta ganerako % 75 Udalak eta HABEk pagetan dabe. 2010-2011 ikasturtean ikastaroren bat egin daben merkatariek 8,1eko balorazinoa eman deutsie, oro har, programeari, eta horreetako % 84k ikastaroak egiteko gomendioa egingo leuskie beste merkatari batzuei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu