Euskerearen ganeko makina bat gogoeta, Bermeoko 'Berba eta kafea' ekimenean

Bizkaie! 2012-02-24 11:52   Euskerea berbagai

Zelan egingo dau berba Bermeok 2020an? galdereari erantzun guran 50 bat lagun batu ziran Bermeoko Kafe Antzokian abenduaren 3an, Euskerearen Egunean. Udaleko Euskera Sailak oraintsu argitaratu ditu ekimenaren ondorioak. Lau-bost personako taldeetan, kafe eta pastak ondoan, hainbat itaun erantzuten ahalgindu ziran Berba eta kafea ekimenean.

Zelan egingo dau berba Bermeok 2020an? galdereari erantzun guran 50 bat lagun batu ziran Bermeoko Kafe Antzokian abenduaren 3an, Euskerearen Egunean. Udaleko Euskera Sailak oraintsu argitaratu ditu ekimenaren ondorioak. Lau-bost personako taldeetan, kafe eta pastak ondoan, hainbat itaun erantzuten ahalgindu ziran Berba eta kafea ekimenean: Zer gauza on egin dira Bermeon geure euskerearen erabilerea handitzeko, euskerearen prestigioa lantzek? Zer egin daiket nik, bihar bertan, neure eragin-eremuan, euskerea indartzeko? Zer egin beharko geunke 2020an Bermeon euskeraz biziteko?

Hainbat gai urten ziran, barriak eta zaharrak, admnistrazinoaren ganekoak eta norbanakoarenak, geureak eta kanpokoak, azaldu dabe Bermeoko Euskara Saileko arduradunek. Esandako guzti-guztiak interesgarriak, garrantzitsuak eta aintzat hartzekoak izan zirala nabarmendu dabe.

Euskeraren erabilerearen inguruak Udalak hartutako erabagiak ondo baloratu dira, argitaratutako ondorioen arabera; berbarako, Udaleko komunikazino gehienak euskera hutsean izatea, eta ez bietara; Euskera Sailak euskerearen alde egindako ekimenak (diru-laguntzak, Geurien be bai egitasmoa, CDak, denda eta tabernetan egindako ahalegina...); hizkuntza-paisajea euskeraz izatea (kartelak, bandoak, dendetako errotuluak, herriko jaietako kartelak); Kultura Sailak bideratzen diran tailerrak euskeraz izatea; eta, UEMAren barruan izatea be ondo balorau da.

Herritarrek egindako lanaren ganean be gauza positibo asko esan ziran: alkarteek ipinten dituen kartelak euskera hutsean izatea; herritarrek eskatuta, ekimen batzuk euskeraz bideratzea; Hitza eta Itsuki Irratia komunikabideak; ikastolearen sorrerea; euskerearen aldeko taldeak...

Taldeek orain arteko lanaren balorazino ona egin eben arren, aurrera begira hobetu beharrezko kontuak aitatu zituen. Mahai guztietan azaldu zan gaia: Bermeoko euskerea, bizkaierea eta batua. Eritxi ugari agertu ziran: bandoak ulertezinak dirala; batuak aberasten dauela gure euskalkia eta bietan alfabetatzea beharrezkoa dala; batuaz dakiena lotsatu egiten dala bermeotarrez egiten; pelikulak/liburuak batuaz izaten dirala, eta ez dirala ulertzen.

Euskereak herrian prestigioa berreskuratu behar dauela adierazo eben taldeetako kideet, eta bertsolaritzearen eredua izan eben berbagai. Gazteen ikuspegitik, erderea da guaixe eta jente modernoak erderaz egiten dau. Halan be, gazte gitxi egon ziran ekitaldian; arlo horretan, sare sozialak (facebook, twitter, tuenti...) erabiltea proposau eben, esaterako. Belaunaldiz belaunaldi aberastasuna galdu egin da euren eritxiz: transmisinoan hutsunea? telebistearen eragina?

Hamaika gogoeta egin ziran gaiaren ganean: kirol munduan euskera gitxi egiten da, eta begirañe eta eredu euskaldunak bultzatzea beharrezkoa da; gaztelaniadun elebakarrari erakutsi behar jako euskaldun/elebidun izanda asko daukala irabazteko; taldean erdaldun bat dagoenean, gaztelaniaz egiten dogu, gu geu izan gaitekez geure inguruan hizkuntzearen erreferente edo lider; enpresa edo lan-munduan, etxean euskeraz egin arren, beharrean eta kalean erdara erabilten da; edukazino onaren izenean, gaztelaniara pasetan gara, baten batek zailtasunak dituanean euskeraz egiteko; gure lehenengo berbea euskeraz izan behar da (aurkezpenetan, kanpotarrei, aurrezki kutxan, dendetan).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu