Praxitelesen Afrodita knidiarra izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-02-21 14:48   Kulturea

Praxitelesen Afrodita knidiarra izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, eguen honetan, zezeilaren 23an.

Praxitelesen Afrodita knidiarra izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, eguen honetan, zezeilaren 23an.

Artelana bere testuinguruan izeneko egitarauaren helburua, ikusleak artera hurreratzea da, eskulturak aztertzen dituen eta aztertutako artelan horreek Museoan dagozan ganerakoakaz buztartzen dituen bisiten bitartez. Kasu bakotxean Museoan erakusgai dagoan pieza bat aukeratzen da, eta artearen zein historiaren ikuspegietatik aztertzen da. Hitzaldia dobakoa izango da, eta arratsaldeko 18:00etan eskainiko da.

Eguen honetan, Museoko Heziketa taldeak, datorren apirilaren 15era arte ikusi ahal izango dan Greziar simmetria. Belleza al desnudo erakusketearen parte dan pieza hori aztertuko dau.

Praxiteles Atenaseko eskulturagileak K.a. 360. urtearen inguruan egindako Afrodita knidiarra arte greziarreko lehenengo biluzi monumentala da. Knidoko Afrodita Euploia santutegian instalau zan. Mendeetan zehar erabateko edertasunaren eredu izan zan. Haren ospea antxinako munduko txoko guztietara heldu zan, eta leku guztietako jenteak Knidoraino bidaiatzen eban, eskulturearen edertasuna ikusteko.

Ez dakigu zein dan Praxitelesek egin eban jatorrizko eskulturearen itxura zehatza, haren ondorengo kopiak baino ez baitagoz gaur egun; azpimarragarrienak Belvedereko Venus eta Venus Colonna izenekoak dira, baina haren ospea hain handia izan zanez, Praxitelesek sortutako jatorrizko lanaren 300 kopia edo kopia zati baino gehiago dagoz hor zehar.


Artelana bere testuinguruan zikloa:

- Eguna: eguena, zezeilak 23.
- Ordua: 18:00etan.
- Sarrera librea, aurretik ez da erreserbarik egin behar.


Museoaren ordutegia:


• Martitzenetik zapatura: goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara
• Domekak: goizeko 10:00etatik 14:00etara.
• Zarratuta: Astelehenak eta jaiegunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu