'Zerutik sua dator!' dokumentala daborduko hainbat erakunderen eskuetan dago

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-22 14:33   Barriak

Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoa proiektuaren bigarren ekinaldia martxan dago. Halandaze, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Zerutik sua dator! dokumentalaren grabazinoan batutako materiala emon deutse Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Batzar Nagusi, Sabino Arana Fundazinoa, Euskadiko Filmategia eta Eusko Ikaskuntza erakundeetako ordezkariei. Ekitaldia Foru Jauregian bertan izan da.

Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoa proiektuaren bigarren ekinaldia martxan dago. Halandaze, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Zerutik sua dator! dokumentalaren grabazinoan batutako materiala emon deutse Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Batzar Nagusi, Euskadiko Filmategia, Sabino Arana Fundazinoa eta Eusko Ikaskuntza erakundeetako ordezkariei. Ekitaldia Foru Jauregian bertan izan da.

Aurten, 75 urte beteko dira Bizkaiko makina bat herri bonbardeau ziranetik. Izan be, Otxandio, Gernika, Durango eta Bilboko bonbardaketa ezagunez aparte, beste hainbat izan ziran Bizkaian, berbarako, Galdakao, Elorrio, Sestao, Zornotza, Plentzia, Mungia, Getxo, Zeanuri eta Markina. Danetara, 30 herri inguru bonbardeau zituan nazionalen aldeko hegazkinek.

Jazoera hareek belaunaldi gazteei erakusteko asmoz abiatu zan proiketua, Josune Ariztondo Kultura diputaduak ekitaldian gogoratu dauenez. Dokumental honi esker gazteenek ezagutu ahal izango dabe jazo zana, gure historiaren zati dramatiko horren barri izan. 35 lagunen leukotasunak batu dira dokumentalean, eta danetara 3.000 lagunek parte hartu dabe zuzenean proiektuan, Egoitz Rodriguezen zuzendaritzapean.

Zerutik sua dator! lana ahal danik eta zabalpen handiena izan daian, dokumentalaren prozesuan jasotako materialaren kutrxa bana hartu dabe Eusko Legebiltzarreko Iñigo Iturrate, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ana Madariaga, Euskadiko Filmategiko Joxean Fernandez, Sabino Arana Fundazinoko Juan Mari Atutxa eta Eusko Ikaskuntza Jose Mari Muñoak, Jose Luis Bilbaoren eskutik.

36ko gerran pasau zana ez dala ahaztu behar nabarmendu dau Ahaldun Nagusiak, pasautakoa erakutsi egin behar da, ez daiten barriro pasau. Gerrea, gosea eta suntsipena bizi ostean, hutsetik hasi behar izan ebenen lekukotasunaren garrantzia gogoratu dau Bilbaok. Dokumentalean parte hartu daben lekukoekaz zorretan gagozala esan dau, lekukoa emon deuskue geuri, eta guk gorde eta kontau egingo dogu. Bilbaoren esanetan, gerraosteko bildurraren eta isiltasunaren oinordekoak gara, eta eragindako mina zuzentzeko mina errekonozidu egin behar da.

Ekitaldiaren amaieran, José Luis Bilbaok bere familiagaz lotutako pasarte izan ditu gogoan: Gaur, nire amamari, eta memoria historiko honen parte diran guztiei, gauza bat esan nahi deutset: gure herriak bonbardeau,eta gizon eta emakume onak eta errubakoak hil zituenek akaso gerrea irabazi eben. Baina ez ben gure oraina garaitu, eta ez dute gure herriaren etorkizuna garaituko.

Egoitz Rodriguez galdakoztarrak zuzendutako Zerutik sua dator! dokumentala igaz estreinau zan, Bilboko Zinebi zine dokumental eta film laburren nazinoarteko jaialdian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu