Kulturearen Euskal Kontseiluak ontzat emon dau 2011rako lan-plana
2011-02-14 16:55 kulturbizJasotako 700 ekarpenak aztertu dira Bilbon; horreetatik % 75 ekintza-plan eragileei buruzkoak, eta beste % 25 dokumentu teorikoari buruzkoak.
Arcade Fire eta Lady Antebellum nagusi Grammyetan
2011-02-14 14:30 MusikeaUrteko Disko Onena Arcade Fire taldearen The Suburbs lana izan da eta Lady Antebellum country taldekoak, barriz, Urteko Grabazino Onenaren (diskoaren produkzinoagaitik) eta Urteko Kantu Onenaren (musikagileari) garaikurrak irabazi ditue Need You Know kantuagaitik.
Badatoz Bilboko Inauteriak
2011-02-14 13:05Bilboko Konpartsak gara eta zuengana joten dogu aurtengo inauterietan geugaz parte hartzeko konbidapena luzatzeko, martiaren 5ean antolatzen dogun jatsieran parte hartzeko konbidapena, hain zuzen.
Anje Duhalde: 'Musikari baten lehenengo funtzinoa jentearen aurrean bere lana emotea da'
2011-02-14 10:53 BarriketanAbeslaria
Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea
2011-02-14 10:20 BertsolaritzeaHiru epaileek, Patxi Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Hodei Lopez de Arkautek, honako sailkapena emon eben: Oihane Perea (158 puntu), Xabier Igoa (142,5), Rikardo Gonzalez de Durana (139), Alberto Martinez Betto (134), Ainhoa Comas (132) eta Bingen Sainz (113,5).
Agusti Villarongaren 'Pa negre' irabazle handia Goya sarietan
2011-02-14 10:10 BarriakLau euskaldun dagoz aurtengo sarituen artean: Karra Elejalde, Cristina Zumarraga, Reyes Arias eta Urko Garai.
Harkaitz Canok eta Juan Kruz Igerabidek Municheko artisten egoitza batean bizitakoaren testigantzea batu dabe
2011-02-11 15:46 Kulturea2009ko udagoienean Jaun Kruz Igerabidek eta Harkaitz Canok hainbat aste emon zituen Villa Waldberta artistentzako egoitzan. Bertan bizitakoak batu ditu Cervantes Institutuak gaztelaniaz, alemanez eta euskeraz argitaratutako Cuadernos de Villa Waldberta liburuxkak.
Emakumearen lekua literaturan aztergai 'Eztabaidak literatureagaz' programan
2011-02-11 14:26 jardunaldiakAurtengo bigarren hitzorduan, zezeilaren 15ean, arratsaldeko 19:30ean, emakumeak literaturan bete izan dauen lekua aztertuko dabe Marie Darrieussecq eta Arantxa Urretabizkaia idazleek. Moderatzailea, barriz, Idoia Jauregi kazetaria izango da, Radio Euskadiko kultura.com saioaren aurkezleetako bat.
Bilbao BBK Live jaialdiak eguneko sarrerak salgai ipini ditu
2011-02-11 14:25 MusikeaBonuen eskeintza berezia (90 euro gehi gastuak) amaitu barri, Bilbao BBK Live 2011 jaialdiak eguneko sarrerak salgai ipini barri ditu.
Kaotiko taldeak bigarren bideoklipa grabau barri dau
2011-02-11 13:32 MusikeaBoskote arabarrak Reacciona!! diskoko Al final del túnel abestiaren bideoklipa grabau barri dau Gasteizen
Aurtengo Herri Urratserako kantua Berri Txarrak taldeak egin dau 'Laku bat munduan' leloa ardatz hartuta
2011-02-11 10:53 Euskerea berbagaiSustrai Colina bertsolariarenak dira berbak, Claire Lacarra (Izate taldearen kantarixa) kantuan agiri da eta Berri Txarrak taldeak atondu dau kantua doinuz.
Metro Bilbaok 'Titan Desert' argazki-erakusketea inaugurau dau
2011-02-11 10:01 KultureaIrudiak Zazpi Kaleetako geltokian egongo dira ikusgai -Mallonako igogailuaren korridorean- zezeilaren 23ra arte. Biharamunean Abandora helduko dira eta martiaren 9a arte han izango dira ikusgai. Ibilbidea Portugaleteko geltokian amaituko da, martiaren 10etik 20ra.
Itziar Lazkano Farolin eta Maribel Salas Zarambolas Bilboko 2011ko Aratusteetan
2011-02-10 17:42Martiaren 4tik 8ra bitartean ospatuko diran Bilboko Arasuteen harian, Jai Batzordeak aukeratu ditu dagoeneko Sardinaren baimenagaz, personaia ospetsuenak; aurten Farolin eta Zarambolas bi emakume izango dira: Itziar Lazkano, Farolin izango da eta Maribel Salas, Zarambolas.
Deustu eta deustuarrak hurretik ezagutzeko aukerea
2011-02-10 16:12 BarriakDatorren astean aurkeztuko dabe hogeita bost minutuko Deustu: Sentimendu baten Jatorria / El Origen de un Sentimiento bideoa.
Euskal artisten hiru erakusketa, Bizkaia Aretoaren programazinoa hasteko
2011-02-10 14:25 KultureaUPV/EHUren Bizkaia Aretoaren inaugurazinoaren biharamunean, lehenengo hiru erakusketak zabaldu ditue, euskal ondareari buruzko ikuspegi moderno eta barritzailea emoten daben hiru bilduma. Paraninfoaren inaugurazinorako ekimena izateaz ganera, BizBAK, Bizkaia Arte eta Kultura programazinoko parte be bada.
'Lurralde debekatua' filmaren euskerazko estreinaldia, Bilbon, Gasteizen eta Donostian
2011-02-10 13:47 BarriakEusko Jaurlaritzeak sustatutako Zinema euskaraz programeak Lurralde debekatua filma estreinauko dau barikuan Bilboko Multis aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Guridin.
Sari bikotxa VI. Tene bekan: Markez-Aristi eta Gorostitzu
2011-02-10 13:32 sariak-autortzak2010eko deialdian aurkeztutako lanen kalidadea aintzat hartuta, Tene Saria bitan banatzea erabagi dau Tene bekako epaimahaiak; Debako Udalak, barriz, proiektuen interesa ikusi eta epaimahaiaren eskaria aintzat hartuz, bikoiztu egin dau sariaren diru kopurua: 6.000 euro irabazle bakotxarentzat.
BilbaoEszenak arte eszenikoetan espezializautako irakurketa-gune bat zabaldu dau
2011-02-10 13:03 kulturbizEkintza horren helburua liburutegia dinamizetea eta BilboEszenako erabiltzaileei hurreratzea da, baina era dinamikoan eta desbardinean egitea. Era berean, horman idatzi daitekezan testuek bertara doazen personen partaidetza eta sormena sustatu nahi dabe.
Bizkaiko 40 eragile sozioekonomikok genero bardintasunari buruzko hausnarketea egingo dabe Bilbon
2011-02-10 10:51Bizkaiko arlo sozioekonomikoko enpresa eta erakunde nagusiak world cafe baten inguruan alkartuko dira gaur, hilak 10, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, www.generoberdintasuna.com webgunean dagoan inkesta anonimoaren bidez herritarrek aukeratutako gaiei erantzuteko.
Primos
2011-02-10 10:21 Zinema kritikakGiro infantila igarten jako filmari. Txiste gehiegi egiten ditue eta hain graziosoa izan nahi dozunean, batzuetan kontrako erantzuna sortarazoten dozu.




















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...