Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe Bilbon, garagarrilean

Bizkaie! 2012-02-21 13:53   Kulturea

Bilboko Unibersidade Antzerki eta Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe aurten, garagarrilaren 10etik 15era, Campos Eliseos Antzokian. Anima Eskoleak eta Egile Fundazinoak antolatuko ditue topaketak. Izena emoten daben taldeen artean, epaimahaiak sei aukeratuko ditu, zuzenean parte hartzeko.

Bilboko Unibersidade Antzerki eta Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe aurten, garagarrilaren 10etik 15era, Campos Eliseos Antzokian. Anima Eskoleak eta Egile Fundazinoak antolatuko ditue topaketak. Izena emoten daben taldeen artean, epaimahaiak sei aukeratuko ditu, zuzenean parte hartzeko. Seirek 250 eurona jasoko ditue. Apirilaren 20an amaituko da izena emoteko epea.

Hiru sari nagusi emongo ditue jaialdian; ikuskizun onenari, egile onenari eta zuzendari onenari. Emakumezko eta gizonezko aktore onenek garaikurra jasoko dabe, publikoak saritutako beharrek bere bai. Irabazleek antzezlanak Campos Eliseos antzokian aurkezteko aukerea izango dabe. Emonaldiak grabau egingo ditue, ganera. Gazteak antzerkira hurreratzea eta aktore hasi barriei aukera bat eskaintzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Konpainiek taularatuko daben antzezlanari buruzko txostena, fitxa teknikoa, bideoa eta entsegu baten 20 minutuko grabazinoa bialdu behar ditue. Gura izan ezkero, bost minutuko trailerra ipini daiteke jaialdiaren webgunean.

Epaimahaiak bagilaren 15ean emongo dau parte-hartzaileen barri, jaialdiaren webgunean bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu