Black Sabbathen ordez, Ozzy & Friends taldeak joko dau Azkena Rock jaialdian

Bizkaie! 2012-02-21 12:51   Musikea

Black Sabbath taldea ez da 2012ko Azkena Rocken izango, jaialdiaren antolatzaile Last Tour Internationaleko iturriek jakinarazo dabenez. Tommy Iommi gitarristearen gaixotasunak atzeratu egingo dau talde mitikoaren itzulerea. Dana dala, Black Sabbathen ordez, Ozzy & Friend proiektu barria izango dogu taula ganean Gasteizeko Mendizabalak. Aurtengo Azkena Rock bagilaren 14tik 16ra bitartean izango da.

Ozzy Osbournek Black Sabbathegaz berbatuta izan dituan kontzertu gehienak egiteko asmoa dauka, baina Ozzy & Friends talde barriagaz. Ikuskizun berezia izango dala aurreratu dau musikari ezagunak. Ozzy & Friendsen emonaldian konbidaduak ekarriko ditue, besteak beste, Geezer Butler, taldearen sortzaileetakoa, eta orain urte asko eurekaz ibilitako Zakk Wylde gitarristea. Black Sabbathen abestiak joko dituela adierazo dabe, Tony Iommiri alkartasuna erakusketako. Edozelan be, disko barriaren grabazinoa aurrera doa, eta Iommi osatu ostean beharrean segiduko dau.

Antolatzaileek azaldu dabenez, Black Sabbathek ez dauenez Azkenan joko, bonoak itzultzea eskatu ahal izango da. Martiaren 10era arte egin daitekez eskaerak.

Talde ugari izango dira Azkena Rock jaialdian, oraingoz ondokoak dagoz kartelean: Ozzy & Friends, Lynyrd Skynyrd, My morning jacket, Blue Oyster Cult, Dropkick Murphys, Pentagram, North Mississipi Allstars Duo, Danko Jones, Ben Kweller, Frank Turner and the Sleeping Souls, Graveyard, Sallie Ford & The Sound Outside, Israel Nash Gripka, Lions in the street eta Lüger. Laster jakinarazo ditue ganerako bandak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu