Bertso Eguna 2011, 'Badatoz Kamaleoiak

Bizkaie! 2011-01-26 11:28   Bertsolaritzea

Hamabost bertsolari izango dira kantari Alaitz Rekondo eta Egoitz Aizpururen esanetara. Bertsolariak: Julio Soto, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Iker Zubeldia, Sustrai Colina, Xebastian Lizaso, Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Aitzol Barandiaran eta Igor Elortza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udal Bela Eskoleak eta Pakea Bizkaiak hitzarmena sinatu dabe kirol hau sustatzeko

Bizkaie! 2011-01-26 10:25

Unai Basurkok adierazo dauenez, 'lortu behar dogu bela Getxon sartzea, nabigatzaile eta Getxoko bizilagun moduan, nire amesa da eta egunero egiten dot lan horren alde. Garrantzitsua da bela urte osoan egitea. Hemen urte osoan nabigatzeko baldintzak doguz. Eta helburu hori lortzeko Eskolea Getxoko bizilagun eta ume gehiagori zabaltzeko giltza da'.

Izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dabe Berrizen

Bizkaie! 2011-01-26 10:19   Euskerea berbagai

Izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko, udaletxeko erregistro zibil edo epaitegira joan behar da eta, bertan, eskaera orria bete. Horregaz batera, honako agiriak be eroan beharko dira: Nortasun Agiriaren fotokopia, jaiotza-ziurtagiria, errolda ziurtagiria eta familia liburuaren fotokopia.

Harridurea eta kezka adierazo dabe hiru foru aldundietako kulturako diputaduek Patxi Lopezek euskerearei buruz esanikoen aurrean

Bizkaie! 2011-01-26 01:00   Euskerea berbagai

Harridurea eta kezka, ez dogulako ulertzen zelan erakutsi leiken lehendakari batek euskereagazkoo begirune falta hain nabarmena. Ez al daki euskerea dala euskaldun guztion hizkuntza eta gainera ofiziala? Ez al da konturatzen, euskerea dala gure gizarte kohesinorako tresna nagusietakoa? Ez al daki, euskerearen politizazino arriskua baztertu barik berak egin dauela euskerearen politizazinorik larriena?.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Alex de la Iglesiak Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidente kargua itxiko dau

Bizkaie! 2011-01-25 14:58   Barriak

Alex de la Iglesiak, Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidenteak, Goya sarien banaketa ekitaldia egin eta gero dimitidu egingo dauela iragarri dau El Pais egunkarian egindako adierazpenetan. Atzo, urtarrilak 24, twitter-en iragarri ebanaren arabera, PSOE, PP eta CiU-k 'Sinde legearen' inguruan lortutako akordioak eragindako dimisinoa da.

Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2011-01-25 14:49   Euskerea berbagai

Vahan Sarkisian Erevanen (Armenian) sortu zan, 1954ko martiaren 12an. Filologia Zientzietan doktorea zan. Erevanen, Estaduko Unibersidadean, irakaslea zan, bai eta Filologia Erromaniko Katedraren zuzendaria be. Armeniera-euskerea Estudioen Saileko sortzaile eta irakaslea zan Sarkisian eta Araxes izeneko Armeniera-euskerea nazinoarteko aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria.

Bilboko Arriaga Antzokiak ia 175.000 ikusle izan zituan igaz

Bizkaie! 2011-01-25 14:19   kulturbiz

Bilboko Arriaga Antzokiak emoitza oso positiboagaz zarratu dau 2010eko ekitaldia, eta publikoak antzokiari emoten deutson sostengua berretsi dau, arduradunek adierazo dabenez. 2010ean, ikusle kopuruak % 5 igon eban 2009. urtearen aldean, danetara 174.517 ikusle izan zituan eta, kopururik onena 2000tik hona, hain zuzen be.

Frank Gehry Sabino Arana Saria jasotera etorriko da Bilbora

Bizkaie! 2011-01-25 13:17   sariak-autortzak

Guggenheim Bilbao Museoa diseinau eban Frank Gehry kanadar arkitektoa asteburu honetan izango da Bizkaiko uriburuan aurten XXII. aldia daben Sabino Arana Sarietako bat jasotzeko. Gehry Santa Monicatik (Kalifornia) abiatu eta, bidaia pribadu batean, Loiuko aireportura ailegauko da, zapatu iluntzean; biharamunean, domekan bertan, bueltauko da AEBetara, Sabino Arana Fundazinoak antolatuta Arriaga antzokian, eguerdiko 12:00etan, ospatuko dan kultur jaialdiaren ostean.

'Itsasoa artean, itsasoaren artea' erakusketea dago ikusgai Bilboko Itsas Museoan

Bizkaie! 2011-01-25 11:02   Kulturea

Itsasoagaz lotutako bizitza islatu eben euskal artistak ditugu bertan nagusi: Arteta, Iturrino, Zubiaurre, Ucelay, Alberto Schommer, Agustín Ibarrola, Mari Puri Herrero eta Menchu Gal, besteak beste. Maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai.

'Umorez: generoa bertsolaritzan' jardunaldiak Bertsozale Alkarteko Genero batzordearen eskutik

Bizkaie! 2011-01-25 10:30   Bertsolaritzea

Bertsolaritza eta generoari jagokonez, egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko, lau berbaldiz osotutako jardunaldiak antolatu ditue zezeilerako Bertsozale Alkartearen egoitzan, Umorez: generoa bertsolaritzan izenburupean.

BIlboko Udalak XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoan filmak aurkezteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2011-01-24 16:44   Barriak

Maiatzaren 2tik 8ra bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro Fant bitarteko dala eta honezkero, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau; amaitu, barriz, martiaren 31n amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Indarkeriaren amaiereak gauzak erraztuko deutsoz euskalgintzeari Patxi Lopezen esanetan

Bizkaie! 2011-01-24 14:56   Euskerea berbagai

Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak nabarmendu dau krisi garaian euskerea ez dala izango zorren kitatzailea, alor horretan murrizketarik ez dabela egingo adierazo guran. Euren helburua euskaldunen kopurua handitzea ez eze, euskerearen erabiltzaileena be handitzea da, Urgellek esan dauenez.

Wilko Johnson gitarrajoleagaz abiatuko da Music Legends zikloa

Bizkaie! 2011-01-24 14:26   Musikea

Johnson jn.a umoretsu eta pozik azaldu da Bilbon, gauean amesgaizto bildurgarri batek aztoratu baina errealidadeagaz topo egin dauenean sano pozik. Bilbo nazinoarteko plaza bihurtuta topau dauela autortu ostean, Music Legends zikloa ideia zuhurra begitandu jakola jakinarazo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilbo eta Bizkaia 2050. urtean zelakoak izango diran imajinau behar da Creativity Zentrumen kontakizun lehiaketan

Dabi Piedra Robledo 2011-01-24 13:32   kulturbiz

Bilbo eta Bizkaia 2050. urtearen bueltan zelakoak izango diran kontau beharko dabe parte-hartzaileek, sasoi haretan zelan jantziko garen, zer jango dogun, zegaz ames egingo dogun, zeintzuk izango diran gizartearen baloreak eta abar. Creativity Zentrumen filosofiagaz bat egiten dauen gaia aukeratu dabe kontakizun lehiaketako I. ekitaldirako, izan be, sormena eta etorkizuneko ikuspegia dira zentroaren oinarriak.

EJren inkesta baten arabera, EAEko herritarren %37k euskeraz ondo edo nahiko ondo daki

Bizkaie! 2011-01-24 12:18   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 37k euskeraz ondo edo nahiko ondo egiten dau berba, % 24k apur bat eta % 39k bapez. Edadeari erreparauta, 15-17 urte bitarteko gazteen % 67k euskeraz ondo edo nahiko ondo daki, eta 18-29 urte bitartekoen artean portzentaje hori % 58koa da.

Bertso Eguneko afarirako sarrerak agortu egin dira

Bizkaie! 2011-01-24 11:25   Bertsolaritzea

Urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18:00etan hasiko dan ekitaldi nagusirako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu atarian. Sarrera arrunta 18 euroan dago salgai, 16 urtetik beherakoentzat 7 euroan eta bazkideentzat 12 euroan. Geratzen diran sarrerak egunean bertan salgai jarriko dira Kursaalen arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Martiaren 27ra arte luzatu dabe Olaeta balletaren inguruko erakusketea Gernikako Euskal Herria Museoan

Bizkaie! 2011-01-24 10:42   Kulturea

Gernikako Euskal Herria Museoko bisitariek Olaeta Balletak. Amets baten koreografia erakusketea denpora luzeagoan zabalik egoteko egin daben eskaerea eta izan dauen harrera ona kontuan izanik, museoko arduradunek martiaren 27ra arte luzatzea erabagi dabe.

Bilboko Udal Musika Bandeak Javier Eguillor izango dau lagun 2011ko denporaldiari hasierea emoteko

Bizkaie! 2011-01-21 15:00   Musikea

Lehenengo hitzorduan, bilbotarrek Javier Eguillor Valentziako Orkestra Sinfonikoko Tinbal bakarlariaren kolaborazinoaz gozetako aukerea izango dabe. Kontzertua Euskalduna Jauregian izango da urtarrilaren 23an, 12:00etan. Sarrerak 2 euroan dagoz eskuragarri Jauregiko txarteldegian kontzertu egunera arte; 944 310 310 telefonoan, BBK Multizerbitzu Kutxazainetan edo baita, BBK webgunean be.

Pako Aristik, Xabier Lopez Askasibarrek eta Victor Iriartek irabazi ditue 'Cafe Bilbao' VIII. Teatro Laburreko Gidoien sariak

Bizkaie! 2011-01-21 14:50   sariak-autortzak

Antzerkirako idazketea bultzatzeko asmoz, Mikel Martinez aktoreak sustatzen ditu urtero banatzen diren Café Bilbao Teatro Laburrerako Gidoien sariak. Zortzigarren edizinoak kafetegiaren ehungarren urteurrenagaz bat egin dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)