Jesus Guridiren 'El Caserio' zarzuelea Bilboko Arriaga Antzokian izango da urtarrilaren 21etik 29ra

Bizkaie! 2011-01-18 10:25   kulturbiz

El Caserío Bilboren sentimentuagaz eta Arriaga Antzokiaren historiagaz lotuta dago. Hori dala eta, Arriagak zarzuela honen muntaia barria produzidutea erabagi dau, Pablo Viar bilbotar aktore eta zuzendari gaztearen eszena zuzendaritzapean, Daniel Biancoren eszenografiagaz, eta Jesus Ruizen jantziakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Love of Lesbian taldeko abeslariak parte hartuko dau BBK Aretoaren 'Musikalan' jardunaldietan

Bizkaie! 2011-01-17 14:47   Musikea

Love of Lesbian taldeko abeslariaren saioa, hilaren 20an, 20:00etan hasiko da. Sarrerak BBKren kutxazainetan jaso daitekez 3 euroan BBK-ko txartelak erabil ezkero eta 6 euroan beste erakundeetako txartelakaz.

Bob Marley reggae musikearen mitoaren jaiotzearen urteurrena ospatuko dabe Bilbon eta Iruñean

Bizkaie! 2011-01-17 14:42   Musikea

Mundu osoko hainbat uritan egiten dan proiektu oso baten barruan Marley omentzeko egiten diran ospakizunak antolatzen dira. Uri nabarmenenak Los Angeles, Buenos Aires, Paris, Londres, Kingston edota New Yorken izaten dira. Ganera, 2011. urtean 30 beteten dira Bob Marley hil zanetik, musikeak eta zaleek reggaea mundu osoan ospetsu egin eban artista ahaztu ez arren.

'Haur Literaturako Mikel Zarate II. Saria 2011': oinarriak

Bizkaie! 2011-01-17 13:17   sariak-autortzak

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatzen dabe, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen oroimenez, ondorengo oinarrien arabera:

2011ko Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko azken egunak dira

Bizkaie! 2011-01-17 11:45   Kulturea

Urtarrilaren 21ean amaituko da 2011ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea. Maiatzaren 12, 13, 14 eta 15an egingo dan Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azokan euren lana aurkeztu nahi daben artista, konpainia edota alkarteei zuzendutako deialdi edegia da.

2011ko I. 'Eztabaidak Literatureagaz' Jose Fernandez de la Sota eta Fermin Etxegoien tarteko dirala

Bizkaie! 2011-01-17 11:30   jardunaldiak

Eztabaidak Literatureagaz jentaurreko alkarrizketa eta eztabaidearen bitartez idazleakana hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak IV. denporaldia hasiko dau urtarrilarenk 18an, 2010ean Euskadi Literatur Sariak irabazi dituen bi idazleak, José Fernández de la Sota eta Fermín Etxegoien batuz.

Natalie Portman distiratsu Urrezko Globoetan

Bizkaie! 2011-01-17 11:29   Barriak

Los Angelesen (Kalifornia, AEB) banatu ziran bart 68. Urrezko Globoak. Sari-banatekan, The Social Network izan zan izar nagusia lau sari irabazita; Film Onena, Gidoi Onena, Zuzendari Onena eta Soinu Banda Onena sariak irabazita, hain zuzen be.

Musika sinfonikoa ikastetxeetara eroango dau SinfoKids proiektuak

Bizkaie! 2011-01-17 01:00   Musikea

SinfoKids musikea eta hezkuntzea buztartzen dituan ekimena da, gazteen artean musika klasikoa zabaltzeko helburuagaz.

Europako neguko olaturik handiena hartzeko ahalegina egingo dau Asier Muniain surflariak

Dabi Piedra Robledo 2011-01-14 14:33

Naturgas Big Wave 2011 izenaz bataiatu da Asier Muniainen proiektua (O’Neill, Dragon, Creatures of Leisure, Pukas, Redymar, Shark Biscuit eta Asergroupo), eta urtarriletik martira bitartean gauzatuko da. BAT-Basque Team-en babesa dauka proiektuak.

Topaguneak 'Euskara aniztasunean' jardunaldia egingo dau Durangon urtarrilaren 25ean

Bizkaie! 2011-01-14 14:05   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak Euskara aniztasunean jardunaldia antolatu dau urtarrilaren 25erako, Durangoko Landako Elkartegian. Helburu nagusia egungo testuinguru eleanitzean euskereak dauen eta izan beharko leuken lekuaz hausnartzea da, eta arlo horretan garatzen dagozan esperientzien barri be emongo da. Izen-emotea dobanik egin daiteke hilaren 20ra arte.

'Jainkoez eta gizakiez' filmak emongo deutso hasierea 2011ko 'Zinema Euskaraz' programeari

Bizkaie! 2011-01-14 11:42   Barriak

2011an euskerea barriro be zinematan izango dogu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako Zinema Euskaraz programeari esker, zazpigarren arteko zaleek zinemea euskeraz izango dabe ikusgai urte osoan zehar hiru euskal uriburuetako zinema-aretoetan. Programea Jainkoez eta gizakiez (Des hommes et des dieux) film frantsesagaz estreinauko da aurten.

Coldplay taldeak BBK Live jaialdian joko dau garagarrilaren 7an

Bizkaie! 2011-01-14 10:49   Musikea

Coldplay talde britainiarra BBK Live jaialdian izango da aurten. Antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, Chris Martinek, Jon Bucklandek, Guy Berrymanek eta Will Championek osotutako taldea garagarrilaren 7tik 9ra bitartean Bilbon egingo dan musika jaialdi ezagun horretan izango da.

Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariak inputauta

Bertsolariak Libre 2011-01-14 09:53   Bertsolaritzea

'Oihane eta Josu bertsolari legez joan ziran ekitaldira, hau da, kultura-eragile legez. Hortaz, bi bertsolariek, bertsolari moduan jarduteagaitik eta euren eretxia plazaratzeagaitik errepresino-eraso bat sufridu dabela adierazo nahi dogu. Eskubide funtsezkoenen urratze bat izateaz gan, bertsolaritzearen jardun librea oztopatzen dauela iruditzen jaku'.

Getxoko Sirenoa Portu Zaharrean urgaineratu da bisitariak erakarteko

Bizkaie! 2011-01-13 16:23

Getxoko Udalak, aldi baterako, Marcos Lopez argentinarraren El Sireno del Río de la Plata neurri handiko argazkia eskuratu dau, urtebetez Algortako Portu Zaharreko moilan kokatuta egongo dana. 'Diziplina anitzeko ekimen barria eta barritzailea da, arlo turistikoa eta artistiko-kulturala, argazkigintzea, arkitekturea eta gastronomia buztartzen dituana'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zinegoak zinema jaialdia zortzigarren ekitaldira heldu da dagoeneko

Dabi Piedra 2011-01-13 14:31   Barriak

Arlo gay, lesbiko eta transexuala lantzen dau Zinegoak zinemaldiak eta urtarrilaren 22tik 30era egingo ditue proiekzino eta ekitaldiak Bilboko hainbat aretotan. Ganera, Zinegoak Hedapena programearen barruan, Bilbotik kanpoko zortzi uri eta herritan be jaialdiaren barri eukiko dabe zezeilaren 1etik 14ra.

No controles

Karolina Almagia 2011-01-13 14:21   Zinema kritikak

Seguru nago Borja Cobeagak etorkizun handia dauela zinemagintzan eta ez nintzateke harrituko Hollywoodek eskaintza mamitsua egingo baleutso. Izan be, bere filmek hona ailegetan diran komedia erromantiko amerikar askok baino grazia handiagoa daukie.

I-Phone bidez egindako formatu txikiko argazkien erakusketea zabalduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-01-13 10:37   Kulturea

David de Haro eta Fernando Gomez de Larrea prentsako euskal argazkilariek I-Phone bidez egindako formatu txikiko 60tik gora argazki artistiko jasoten dituan erakusketea inaugurauko da gaur, urtarrilak 13, Bilboko BlackBox aretoan (Concepcion, 2), arratsaldeko 19:30ean.

James Bond-en 23. filma 2012ko zemendian ikusiko dogu

Bizkaie! 2011-01-13 10:16   Barriak

Pelikulearen filmazinoa aurtengo amaieran hasiko da, eta Sam Mendes (American Beauty) izango da zuzendaria. Daniel Craig-ek hirugarren aldiz egingo dau James Bonden rola, Casino Royale (2006) eta Quantum of Solace (2008) protagonizau ondoren. Istorioaren egileak Neal Purvis, Robert Waden -sagaren ohiko gidoigileak- eta John Logan (Gladiator) izango dira.

2010eko Kimuak katalogoko bi film labur Clermont-Ferrand eta Rotterdameko zinemaldietan hautatu ditue

Bizkaie! 2011-01-12 16:22   Barriak

Clermont-Ferrandko zinemaldian, film laburren munduko jaialdi garrantzitsuenean, Kote Camacho gipuzkoarrak zuzendutako eta Donostiako Txintxua Films enpreseak produzidutako La gran carrera film laburra lehiatuko da.

Rotterdameko zinemaldiak, barriz, Ámár film laburra hautatu dau, Isabel Herguera donostiarrak zuzendu eta produzidutakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)