Arkaitz Estiballes: 'norberaren ideiak bertsotan defendidutea ez dot pentsetan delitua danik, oraindino'
2010-12-23 14:26 BarriketanBizkaiko bertsolari txapelduna
Jose Luis Muñoyerro kazetariari emongo deutso 'Durangaldeko Teila' Gerediaga Elkarteak
2010-12-23 10:54 sariak-autortzak Abenduaren 27an, Merinalde Eguna ospatzeko ekitaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gerediagako baselizanGerediaga Elkarteak Durangaldea ezagutzera emoteko lan egin daben pertsonei eskerrona agertzeko, bi urterik behin Durangaldeko Teila oroigarria banatzen dau. Eskertza, Merinalde Eguneko ekitaldiakaz batera egiten da. Horregatik, datorren astelehenean, abenduaren 27an, Jose Luis Muñoyerro kazetari bilbotarrak jasoko dau oroigarria.
Artisautza Azokea zabalik izango da Bilbon urtarrilaren 6ra arte
2010-12-22 16:58 KultureaSortzen Bizkaiko artisau sortzaileen alkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz antolatutako Artisautza Azokea zabaldu dabe gaur Bilboko Arenalean eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, Arriaga Antzokiaren ondoan. Hainbat jatorri eta sektoretako 45 tailer izango dira azokan.
Jose Luis Lizundia saritu dabe Abadiñon 'herriagazko inplikazinoagaitik'
2010-12-22 16:22 sariak-autortzakAurten lehenengo aldiz emon dira sari honeek, eta bost izan dira sarituak: Lizundiagaz batera, Andeka Gorrotxategi tenorra, Javier Elorriaga txirrindularia, Angel Alvarez El Campurriano eskultorea eta Abadiño sokatira taldea.
Unescok euskerea galtzeko arriskuan dagoala azpimarratu dau
2010-12-22 14:39 Euskerea berbagaiErakundeak hizkuntza gitxituak babesteko beharra aitatu dau, eta aholku hau emon dau hizkuntzen desagertzeari aurre egiteko: 'Berbadunek berba egiteko eta seme-alabei erakusten jarraitzeko baldintzak sortu behar dira. Horretarako, hizkuntza gitxituak babestuko dituan estadu politikak behar dira, eta ama-hizkuntzan erakustea bermatuko daben hezkuntza sistemak ezarri'.
'Tamur: Kangchenjungako harribitxia' dokumentalak saria jaso dau Gasteizko Mendi zinemaldian
2010-12-22 13:53 BarriakTamur: Kangchenjungako harribitxia lan dokumentalari euskerazko film onenaren saria emon deutse Gasteizko Mendi zinemaldian. Hiru aldiz parte hartu eta gero, lehenengoz irabazi dau sari bat Bideografik Ekoizpenak etxe durangarrak jaialdian.
Balada triste de trompeta
2010-12-22 11:27 Zinema kritikakAntza, ez dot ondo ulertu Balada triste de trompeta filma. Hori da han eta hemen goraipatu daben filma? Nik ikusten ez dodan zeozer ostenduta dago? Tarantino liluratu dau pelikula honek? Alex de la Iglesia sinpatikoak sinatuko ez baleu, hain kritika onak izango leukez?
Berriztarrek idatzitako hiru liburu aurkeztuko ditue
2010-12-22 10:20 kulturbizGaur, abenduak 22, Berrizko Kultur Etxean herritarrek idatzitako hiru libururen aurkezpena egingo da arratsaldeko 19:00etan hasita.Hiru liburuen sipnosi txiki bana egin dogu.
Anaitasuna aldizkaria digitalizau dau Euskaltzaindiak
2010-12-21 14:57 Euskerea berbagaiAnaitasuna aldizkariaren ibilbide osoa -420 zenbaki eta 6.395 artikulu- sistematizau eta digitalizau ditu Euskaltzaindiak, eta, gaurtik aurrera, sarean kontsulta daitekez, bai Akademiaren webgunean (http://www.euskaltzaindia.net/anaitasuna helbidean) baita Bilboko Udalaren webgunean be (http://www.bilbao.net helbidean).
Eusko Ikaskuntzak Jose Antonio Arana Martijari emon deutso 2010eko Manuel Lekuona Saria
2010-12-21 14:44 sariak-autortzakBolada batean Frantzian erbesteratuta egon ondoren, Arana Martijak Humanidade eta Musika ikasketak egin zituan Gasteizko Seminarioan Zuzenbide eta Ekonomia Zientzietako lizentziaturea lortu baino lehenago. 1950eko hamarkadatik zenbait enpresatan egindako lanagaz batera garatu ditu musika, euskera, historia, folklore eta dokumentazino ikerketak.
2011ko Bilbao BBK Live jaialdia garagarrilaren 7tik 9ra bitartean izango da
2010-12-21 12:06 Musikea Honezkero salgai dago 90 euroko bono bereziaBilbao BBK Live jaialdiaren datak jakinarazo barri ditue. Garagarrilaren 7tik 9ra bitartean izango da aurten eta honezkero salgai dago 90 euroko bono berezi bat jarriko da salgai (banaketa gastuak aparte). Urtarrilaren 25era arte egongo da eskuragai eskaintza berezi hori.
'Amerikanuak' film-dokumentala 2011ko Goya sarietan finalista izateko lehiatuko da
2010-12-21 10:40 BarriakFilm Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Produkzino Zuzendaritza Onena (Zigor Etxebarria), Montaje Onena (Gorka Bilbao), Pelikula Dokumental Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Zuzendaritza Barri Onena (Nacho Reig), Gidoi Original Onena (Nacho Reig), Argazki Zuzendaritza Onena (Gorka Bilbao) eta Soinurik Onena (Zigor Etxebarria, Iñigo Egido) kategoriatan izango da aurre-hautagai.
San Tomas egunean hasi eta nahikoa tripakada-betekada egingo dogu datozen egunotan...
2010-12-21 10:19 Begi betegarriFrank Gehry, Pedro Miguel Etxenike, Iberdrola, Gureak Taldea, Virginia Berasategi eta Helena Taberna dira 2010eko Sabino Arana Saria jasoko dabenak
2010-12-20 14:52Sabino Arana Fundazinoaren sariek XXII. aldia dabe aurtengo hau; urtero emoten dira, euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzearen urteurrenaren zuzura. Sari horreen bidez, Fundazinoak bere esker ona eta goresmena agertzen deutsee, gizartearen aldeko eskaintzeagaitik eta ha zerbiduteko joranagaitik nabarmendutako persona, erakunde nahiz gizataldeei.
Ahoa zabalik
2010-12-20 11:33 BertsolaritzeaBECi itxura ederra eretxi neutsan hasieratik. Bertara inguratu nintzan goizeko 11:30 inguruan. Kontu egizu ha zer izan zan saioa hasi zanean. Ahoa zabalik itxi nau, atzera be, bertsozalearen indarrak. Plazan alkartu gaitezan, orduan.
Guggenheim Bilbao Museoak 'Ateak Zabalik' jardunaldia egingo dau gaur Museoaren Lagunentzat
2010-12-20 10:51 kulturbizGabonetako ospakizunen bezperan, abenduaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak Ateak Zabalik jardunaldia egingo dau Museoaren Lagunentzat, orain arte egin dauen moduan. Erakusketak ikusteaz gan, bertaratzen diranek ezohiko guneak ikusi eta Erregistro eta Kontserbazino Arloen eginkizunak ezagutu ahal izango ditue.
Jabi Onaindia: 'Entzuleak erakarteko bidea gure lana mimo handiz egin eta kalidadezko produktu eta emisinoak eskaintzea da'
2010-12-20 10:33 BarriketanBizkaia Irratiko zuzendaria
Xaramela, karaoke herrikoia euskerearen alde Bilbon eta Donostian
2010-12-17 15:49 Euskerea berbagaiAbenduaren 21ean, martitzenean, Santo Tomas azokea karaoke jentetsua izango da, izan be, ekimen berezia tarteko dala, milaka lagunek EtxE abeslari bizkaitarrak egin dauen Guk Euskaraz abesti ospetsuaren bertsinoa kantauko dabe. Proposamenari Xaramela izena jarri deutsie eta aldi berean egingo da Bilboko Arenalen eta Donostiako Boulevardeko kioskoan 13:00etatik 15:00etara.
Biutiful
2010-12-17 15:38 Zinema kritikakEdonor deprimiduteko modukoa da Alejandro Gonzalez Iñarrituren azken filma. Gupidabakoa. Eta hain tristea, zikina eta iluna da, ez dauela ezta bere helburua beteten: bidegabekeriaren kontrako sentimentuak sortarazo baino, amorrua eragiten dau. Zuzendariaren kontrako amorrua, hain zuzen be.









Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...