Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Barriak lehiaketea sail independentea izango da

Bizkaie! 2012-01-25 14:48   Barriak

Zuzendari Barriak atala aurrerantzean sail identependentea izango da, orain arte Zabaltegi sailaren barruan egon bada be. Zuzendari Barriak izango dau izena sail barriak, orain arte lez, mundu zabaleko zinemagileen lehen eta bigarren filmak aurkezteko plataformea izango da, 60. Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez.

Kutxa-Zuzendari Barria saria 90.000 eurokoa izango da; filmaren zuzendariak eta filmaren Estadu espainiarreko banatzaileak erdi bana jasoko dabe dirua. Saria sail honetan aurkeztutako lanek bakarrik eskuratu ahal izango dabe, hau da, Zinemaldiko beste sail batzuetan aurkeztutako pelikulek, zuzendarien lehen edo bigarren filmak izanda be, ez dabe saria jasoteko aukerarik izango.

Zuzendari Barriak atala sortu zanetik, 20 zinemagile inguruk hartu dabe parte lehiaketan. Zinemagileetako asko ezagun-ezagunak dira gaur egun. Urteotan saritutakoen artean dagoz, berbarako, Olivier Assayas, Agustín Villaronga, Ixabel Coixet, Juanma Bajo Ulloa, Tsai Min-liang, Danny Boyle, David O. Russell, Agustín Díaz Yanes, Hans Petter Moland, Nicolas Winding Refn, Juan José Campanella, Simon Staho, Laurent Cantet, Bong Joon-ho, Achero Mañas, Tom McCarthy, Lee Daniels, Javier Rebollo, Hana Makhmalbaf eta Judith Cole.

Zuzendari Barriak sailak garrantzi eta ikusgarritasun handiagoa izango dituala erixten deutse Zinemaldiko arduradunek. Sariak helburu bi ditu, alde batetik, zuzendari gazteen lanak nabarmentzea, eta beste alde batetik, pelikulok Estadu espainiarrean banatzen laguntzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu