'Este año le comemos la tostada a los brasileños' kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak
2012-01-24 14:34Este año le comemos la tostada a los brasileños kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egileak Jon Ondavilla Marcos (Balmaseda, 1982) eta Amaia Benito González (Bilbo, 1979) bizkaitarrak dira. Irabazleek, Aratusteetan euren kartela Bilboko kaleetan ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dabe.
Este año le comemos la tostada a los brasileños kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egileak Jon Ondavilla Marcos (Balmaseda, 1982) eta Amaia Benito González (Bilbo, 1979) bizkaitarrak dira. Irabazleek, Aratusteetan euren kartela Bilboko kaleetan ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dabe.
Jon Ondavilla goi-mailako teknikaria da Arte Grafikoetan eta Azkaran S.L. enpresan lan egiten dau. Frozen Moon Productions Ltd. enpresan be lan egin dau.
Amaia Benito, barriz, Gizarte eta Komunikazino Zientzietan lizentziatua da EHUn eta INEDIKO Diseñu Grafikoko Master bat dauka. Gaur egun, Azkaran S.L. enpresan Komunikazino eta Diseñu Grafiko zereginetan egiten dau lan.
Epaimahaiak gaur, urtarrilak 24, emon dau ezagutzera Bilboko 2012ko Aratusteak (zezeilaren 16tik 21era izango dira) iragarriko dituan kartela eta kartelaren egilea. Epaimahaiburua Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Zinegotzia Itziar Urtasun izan da; epaimahaikideak, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko EAJ-ko zinegotzi Pilar Muerza, Aitziber Ibaibarriaga, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko Bilduko zinegotzia, Konpartsetako kidea dan Itziar Villafañez, Bizkaia en la Onda Onda Ceroko irrati saioko aurkezlea dan Roberto Forcen eta Rúbrica agentziaren publizista dan Amagoia Ormaetxea.
Kartel irabazlea aukeratzeko, kontuan hartu dira Zabalguneko eraikinera hurreratu diranek emondako botoak, Bilboko Udalaren webgunearen bidez emondakoak eta lehiaketearen laguntzaile izan diran komunikabideetan jasotakoak. Deia, El Correo, 20 Minutos eta Que Nervion, Ser Bilbao, Radio Euskadi eta Onda Vasca, Etb, Hamaika Telebista, Telebilbao eta Tele 7 aurtengo komunikabide laguntzaileak izan dira. Herri botazinoari esker puntuazinoaren % 75 erabagi da. Ganerako % 25a epaimahaikideen botoek erabagi dabe.
Bilboko Udaleko Jaietako Sailak antolatzen dauen Aratusteetako kartelen lehiaketara 107 parte-hartzaile aurkeztu dira aurten, igaz baino 5 gitxiago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!