Bertso Egunak 43, Bertsozalek 25

Bizkaie! 2012-01-25 09:49   Bertsolaritzea

1987an sortu zan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Bertsozaleek datorren zapatuan, hilaren 28an, Bertso Egunean ospatuko dabe urteurrena, urtea abiatu barritan parera jatorku Donostiako urteroko hitzordua. Bertso Egunaren 43. edizinoa 25 zenbakiaren bueltan jolaserako proposamenagaz dator.

1987an sortu zan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Bertsozaleek datorren zapatuan, hilaren 28an, Bertso Egunean ospatuko dabe urteurrena, urtea abiatu barritan parera jatorku Donostiako urteroko hitzordua. Bertso Egunaren 43. edizinoa 25 zenbakiaren bueltan jolaserako proposamenagaz dator.

Domino jokoa irudikatzen da Bertso Egunaren argazkian. Piezaz pieza bidea egin dau Bertsozaleen bilguneak, 2 eta 5 zenbakiak dituen pieza jartera doa bertsozalearen eskua. Ez al da azkena izango, jartera goazen piezak izan daiala segidra beste laurogei urtian, Txirritak abestu eban legez. Piezak jarterakoan alkarregaz izan dira bertsolaria eta bertsozalea eta alkarregaz espero doguz aurrerantzean be.

Saioa ez da Bertsozaleren historiaren edo ibilbidearen errepaso hutsa izango. Pasa dan astean aurkeztu zituen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25 urteko ibilbidea errepasetan dituan liburua eta dokumentala. Bertso Egunean bertsogintzeari eta bertsozaletasunari eskainitako gaiak izango dira tartean, baina 25 zenbakia eta domino jokoa abiapuntu izango dira.


Hiru atal edo ekitaldi izango ditu Bertso Egunak:

12:00etan, Donostiako kaleetan.
18:00etan, ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian.
21:00etan, afaria eta festa Nineu jatetxean.

Jon Azpillagak emongo deutso hasierea zapatuko ekitaldi nagusiari. 1987. urtean ospatu zan Bertsolari Egunak Pasaian jaio eta egun Mutrikun bizi dan bertsolaria omendu eban eta hogeita bost urtera ekitaldia hasteko ardurea emon deutso Bertsozale Elkarteak. Baita Azpillagak onartu be.

Mende laurena osotu dau Bertsozale Elkarteak eta guztira hogeita bost lagun izango dira kantuan Kursaalen arratsaldeko seietatik aurrera: Jon Azpillaga bera, Imanol Lazkano, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets Arzallus, Iñaki Viñaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu. Gaiak jarten, barriz, hirukotea: Laxaro Azkune, Joana Itzaina eta Unai Elizasu.


Bertso Eguna 2012

- 12:00etan, Donostiako kaleetan zehar. Bertsolariak: Arrate Illaro, Xebastian Lizaso, Maddi Ane Txoperena, Xabier Sukia, Eneko Abasolo 'Abarkas', Alaia Martin eta Eneko Lazkoz. Victoria Eugeniako balkoitik, Bretxako merkatuan eta Konstituzino plazan abestuko dabe Iker Iriartek gaiak jarrita.

- 18:00etan, ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian. Bertsolariak: Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets Arzallus, Iñaki Viñaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu. Aurkezleak: Laxaro Azkune, Joana Itzaina eta Unai Elizasu.

- 21:00etan, afaria eta festa NiNeu Kursaal jatetxean. Danetik izango da: Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta, Iratxe Ibarra eta Izar Mendigurenek kantauko dabe bapatean. Horrezaz gan, Bertso musikatuak preparau ditue Ander Lizarralde eta Unai Muñoak. Enaut Agirrek bertso historikoak harilkatu ditu. Lizarraldek, Muñoak eta Agirrek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzinoa izango dabe.

Azken buruan, Zarauzko Bertso Eskoleak Bertsolari pelikulan oinarrituriko antzerkia be eskainiko dau.


Sarrerak

Afaritako 650 saldu dira, ez da gehiago gelditzen. Arratsaldeko ekitaldian, barriz, 1800 ikus-entzule sartzen dira Kursaalen eta 300 sarrera besterik ez dira geratzen. Interesa dauenak, www.bertsosarrerak.eu atarian dauka sarrerak erosteko aukerea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu