Laura Mintegiren 'Sisifo maiteminez' nederlanderaz argitaratu dabe
2012-01-24 13:50 KultureaLaura Mintegiren Sisifo maite minez nobelea nederlanderaz kaleratu barri dau Zirimiri Press argitaletxeak, Sisyphus verliefd izenburuagaz. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoa jaso dau argitalpenak. Peter Smaardijkek egin dau itzulpena.
Laura Mintegiren Sisifo maite minez nobelea nederlanderaz kaleratu barri dau Zirimiri Press argitaletxeak, Sisyphus verliefd izenburuagaz. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoa jaso dau argitalpenak. Peter Smaardijkek egin dau itzulpena. Txalaparta etxeak 2001ean argitaratu eban euskeraz.
Liburuaren aurkezpena Amsterdameko Perdu fundazino literarioan egin eben, eta bertan Laura Mintegi egilea eta Aitziber Renteria psikologoa izan ziran obrearen ganean berbetan.
Zirimiri Press argitaletxea hizkuntza txikien fikzinoan eta saiakeran espezializauta dago. Henrike Abasolo euskaldunak eta Cristina Richarte katalanak dira sortzaileak, eta Emekiro izenburuko euskal emakume idazleen narrazino sortea plazaratu eben igaz nederlanderaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!