Xaramela, karaoke herrikoia euskerearen alde Bilbon eta Donostian

Bizkaie! 2010-12-17 15:49   Euskerea berbagai

Abenduaren 21ean, martitzenean, Santo Tomas azokea karaoke jentetsua izango da, izan be, ekimen berezia tarteko dala, milaka lagunek EtxE abeslari bizkaitarrak egin dauen Guk Euskaraz abesti ospetsuaren bertsinoa kantauko dabe. Proposamenari Xaramela izena jarri deutsie eta aldi berean egingo da Bilboko Arenalen eta Donostiako Boulevardeko kioskoan 13:00etatik 15:00etara.

Biutiful

Karolina Almagia 2010-12-17 15:38   Zinema kritikak

Edonor deprimiduteko modukoa da Alejandro Gonzalez Iñarrituren azken filma. Gupidabakoa. Eta hain tristea, zikina eta iluna da, ez dauela ezta bere helburua beteten: bidegabekeriaren kontrako sentimentuak sortarazo baino, amorrua eragiten dau. Zuzendariaren kontrako amorrua, hain zuzen be.

EHUren Bardintasunerako I. Planak unibersidadeko jarduera guztietan genero-ikuspegi osotua txertatuko dau

Bizkaie! 2010-12-17 15:31

Iñaki Goirizelaia EHUko erretorearen eretxiz, 'Gizonen eta Emakumeen arteko Bardintasunerako I. Plan hau osotu eta gerora Euskal Herriko Unibersidadean aplikau izana ez da, huts-hutsean, lege-arau bat betetzearren egindako lana. Oso garrantzitsua da, nire ustez, ideia hau azpimarratzea: instituzinoen agindu bati bide emoteaz gan, sendotasun erabatekoaz sinisten dogun printzipio bat berresten ari gara'.

UEMAk, Kutxak eta Euskadiko Kutxak hitzarmena sinatuko dabe finantza-arloan euskerearen erabilerea sustatzeko

Bizkaie! 2010-12-17 14:34   Euskerea berbagai

Ekitaldia Debako udaletxean egingo da, eguerdiko 12:00etan, eta UEMAko partaideak diran udalen izenean, bertako alkateek, Kutxaren izenean, Marta Madinabetiak eta Euskadiko Kutxaren izenean, Josu Arraizak parte hartuko dabe.

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua eta MP3a argitaratu ditue

Bizkaie! 2010-12-17 13:39   Bertsolaritzea

Urtebete pasau da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finaletik. Memoriak bere mugak ditualako, Barakaldoko zitan entzun ziran alerik onenak liburu eta MP3 batean batu ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.

Euskaltzaindia Zarautzen, bertako Frantziskotarren 400. urteurrenean

Bizkaie! 2010-12-17 12:30   Euskerea berbagai

Bilkurako egitarauan, Aguirre Asteasukoaren erakusaldiak: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburuaren aurkezpena izango da, Agirre Asteasukoari buruz Arantza Ozaeta andreak egindako tesia.

Basque Culinary Centerrek eta Espainiako Ostalaritza Federazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-12-17 11:13   Jan edanak

Basque Culinary Center proiektuak sinergiak batzen jarraitzen dau. Gastronomia-zientzien fakultadeak eta ikerkuntza- eta barrikuntza-zentroak aitzindaria izan gura dau gastronomia-zientzien arlo guztietako prestakuntzan, ikerkuntzan, barrikuntzan eta ezagutzan. Hori lortzeko bideetako bat sinergiak batzea da, beste agente batzukaz alkarlanean jardunda.

Alkartasuna Fundazinoak Basterretxea, Goñi, Robles eta Iturrioz sarituko ditu euskal kulturea aberasteagaitik

Bizkaie! 2010-12-17 10:44   sariak-autortzak

Nestor Basterretxea eskultoreak, Libe Goñi andereñoak, Ugutz Robles diziplina anitzeko artisteak eta Andoni Iturrioz kultura-sustatzaileak jasoko ditue 2010ean Alkartasuna Fundazinoak urtero emoten dituan Ohorezko Lauburuak ‘euskal kulturea eta euskerea sustatzeagatik eta defendiduteagaitik'.

2011ko Azkena Rock Ozzy Osbourne eta The Cult tarteko dirala

Bizkaie! 2010-12-17 09:47   Musikea

Datorren urteko bagilaren 23tik 25era egingo da X. Azkena Rock Gasteizko Mendizabalan baina honezkero antolatzaileek izen batzuk iragarri ditue: Ozzy Osbourne, The Cult, Gregg Allman, Black Country Communion, The Avett Brothers, Bad Brains, Reverend Horton Heat, Blue Rodeo, Clutch eta New Bomb Turks, hain zuzen.

Governors taldeak 'Frenetikodrome' diskoaren aurkezpen bireari amaierea emongo deutso

Bizkaie! 2010-12-16 14:53   Musikea

Azken hamar hilabete honeetan 40 kontzertutik gora eskaini eta gero, geldialditxu bat egingo dabe Governors taldeko kideek. Frenetikodrome diskoaren aurkezpen bireari amaierea emongo deutsen azken bi emanaldiak honeek izango dira: Durangoko Plateruenan, abenduaren 25ean, gaueko 22:30ean eta Hatortxurock jaialdian, urtarrilaren 8an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari' leloa dakarren Korrika 17 aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-12-16 14:52   Euskerea berbagai

Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari lemapean, 2011ko apirilaren 7tik 17ra, Trebiñutik Donostiarako bidea egingo dauen 17. Korrikak herritar bakotxaren protagonismoa, jarrera aktiboa aldarrikatu nahi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Erotismoa umorez zipriztindua, edo belaunaldi literario barri baten aldarria

Dabi Piedra 2010-12-16 14:04   Kulturea

Hamaika autore, danak emakumezkoak, eta hamar ipuin, horixe da Orgasmus liburuaren oinarria. Txalaparta argitaletxeak dakar lan barria, LitEROtura bildumearen barruan eta euskal literaturan eragiteko eta belaunaldi barrien ikuspegia erakustera dator.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Oxia, nazinoarteko musika elektronikoaren punta-puntako musikaria izango da abenduko Art After Dark egitarauaren protagonista

Bizkaie! 2010-12-16 12:46   Musikea

Artista tekno onenari saria emon eutsen 2008an Beatport Music Awards-en Oliver Raymond DJ frantsesa, mundu osoan Oxia izenagaz ezagun dana, izango da protagonista 2010eko Art After Dark gaueko egitarauaren azken saioan. Barikuan, abenduaren 17an, Goodlife diskoetxea sortu eban artisteak bere arrakasta handienak eskainiko ditu gauerdian, Guggenheim Bilbao Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

GetxOnegin II. Pintxo Lehiaketea egingo da asteburuan

Bizkaie! 2010-12-16 11:51   Euskerea berbagai

Getxoko 33 ostalaritza-establezimentuk parte hartuko dabe asteburu honetan, abenduak 18 eta 19, Getxoko Udalak ostalaritzan euskerea sustatzeko antolatutako GetxOnegin II. Pintxo Lehiaketan, Euskal Kulturaren XII. Jardunaldien barruan.

Internet herritarrei hurreratzeko ekimena jarriko da abian Getxon

Bizkaie! 2010-12-15 16:22

'Proiektu hau Internet eta teknologia barriak ezagutzen ez dituen edo gitxi erabilten dituen personei dago zuzenduta, gure webgunearen (www.getxoklik.com) bitartez eguneroko gestinoak zelan egin jakin daien', adierazo dau Lara Trevillak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gitarrearen doinua da protagonista bakarra Angel Unzuren disko barrian

Dabi Piedra 2010-12-15 14:41   Musikea

Bakarkako hirugarren diskoa kaleratu barri dau Angel Unzu gitarra-jole eta musikagile nafarrak, Tiempo de busqueda izenekoa, sortze prozesu luze eta konplexua euki dauen lana. Jentaurreko aurkezpena gaur egin dau Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemengo eta hango aire-konpainiak

Zigor Aldama 2010-12-15 14:30   Bidaide

Asian, aire-konpainiek bizi daben krisiari kontrara egiten jako aurre. Zerbitzuak murriztu eta hegazkinean dagoan oxigenoa arnasteagaitik kobrau beharrean, aire-konpainia tradizionalak bezeroarengana hurreratzen ahalegintzen dira, zerbitzu hobea eskaintzeko helburuagaz. Konpainia merkeetatik urruntzea da helburua, eta ez hareen jokabidea kopiau -Europan eta Amerikan egiten dan moduan-.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaraz atseginez Sopelanan

Bizkaie! 2010-12-15 13:00   Euskerea berbagai

Euskaraz Atseginez egitasmoa Sopelanako merkataritza eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko eta normalizetako helburuagaz sortu zan.

Bilboko Kafe Antzokiak 15 urte 15ean

Bizkaie! 2010-12-15 12:02   kulturbiz

Gaur, abenduak 15, 15 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak, eta egun hori holako urtemuga batek merezidu dauen legez ospatzeko aukerea dago gaur areto bilbotarrean 'hasiera haretan amesa zana era batera edo bestera gauzatzen lagundu deuskuen adiskide guztiakaz'.