'Guk' Argentinako euskaldunei buruzko dokumentalaren trailer berria sarean
2010-10-08 12:17 Euskaldunak munduanGuk izenburupean, Nuria Vilalta bilbotarra da dokumentalaren egilea eta Rio de la Platako bi aldeetan bizi diran euskal herritarren eta euren ondorengoen gorabeherak (zergaitik itxi eben sorterria, esate baterako) eta kulturea ezagutzera emoten dau.
'Bizkaiko Plazan alkartuko gara' lelopean hasiko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea
2010-10-08 11:54 BertsolaritzeaBertsolariak beti izan dau plazea eta plazeak beti emon dau zalea, eta zaletik etorri da bertsolaria, eta zirkulua bueltaka hasten da bapatean baina inoz ez ezerezetik. Jente askoren beharra dago bapatekotasunaren atzean. Zirkulu horretan sartuko dira bertsozaleak domeka honetan, urriak 10, eta bertan iraungo dabe abenduaren 18ra arte, finalera arte.
Literaturako Nobel saria Mario Vargas Llosa perutar-espainiar idazlearentzat
2010-10-08 11:33 KultureaVargas Llosa jn.ak esan dauenez, 'espainiar hizkuntzearentzat eta Latinoamerikako literaturearentzat autorpena be bada Nobel sari hau. Idazle moduan egiten dodan lanari ez eze, nire testuetan erabilten dodan hizkuntzeari autorpena be bada, energia handia dauen hizkuntza moderno eta sortzaile bati autorpena'.
Jaiak herritik herriarentzat Durangoko Txosna Batzordearen eskutik
2010-10-08 10:37www.durangokotxosnak.org helbidean txosna batzordeari buruzko informazino gehiago topauko dozue.
'Boga' lelopean ospatuko da datorren urteko Ibilaldia Ondarroan
2010-10-07 15:48 Euskerea berbagaiOndarroan, 2011ko maitzaren 29an ospatuko dan Ibilaldiaren 33. edizinoa aurkeztu dabe gaur. Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko R. M. Azkue Ikastolek antolatuko dabe, alkarlanean.
'Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura' erakusketea gaurtik aurrera ikusgai Bilbon
2010-10-07 15:18 KultureaBilboko Guggenheim Museoan, 2010eko urriaren 7tik 2011ko urtarrilaren 23ra ikusgai egongo dan erakusketan Urrezko Aroko Holandako eta Flandeseko artelanen Europako bilduma garrantzitsuenetakoaren maisulan bikainak ikusi ahal izango doguz, Frankfurteko Städel Museum-etik etorri eta aukeratutako 130 maisulan bikain.
Iñaki Aurrekoetxea: 'gure erronkea da bertsolariak egindako merituak ondo baloretea'
2010-10-07 12:22 Barriketan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaileaBizkaiko Bertsolari Txapelketako epailea'Bilbo, Hiriak eta idazleak' lemapean, Gutun Zuria Literatura Jaialdia urriaren 7tik 10era
2010-10-07 11:24 KultureaAutoreakaz berba egin gura dogu uriakaz, auzuneakaz eta berauen bizitzan eta lanetan eragina izan daben etxeakazko erlazioa ezagutzeko. Alhóndiga eraikinaren inaugurazinoaren urtean bertan, edizino honek Bilbori, Gutun Zuria bizi dan uriari, gorazarre egin nahi deutso.
Hamaika ikuskizun izango dira ikusgai Getxoko Antzerki Jardunaldietan
2010-10-07 11:22 KultureaUrriaren 15etik 24ra
Getxoko 28. Antzerki Jardunaldiak egingo dira urriaren 15etik 24ra, eta herri bizkaitarra euskal antzerki-produkzinoaren erakustokia izango da. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 11 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal taldek. Ohikoa danez, ekitaldiaren helburu nagusia urtez urte euskal antzerki-konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea da.
Monkey Week, Euskadiko Soinuak-entzat indie aukerea
2010-10-07 02:00 MusikeaEuskadiko Soinuak-ek urriaren 8tik 12ra egingo dan Monkey Week, musika topaketa profesionalaren bigarren edizinoan hartuko dau parte eta Mursego eta Elkano Browning Cream aurkeztuko ditu zuzenean. Audience eta Ainara LeGardonen kontzertuak be egongo dira, besteak beste.
'Irakurriz Gozatu' egitasmoak laugarren urtez euskeraz irakurtearen plazerra sustatuko dau
2010-10-06 17:53 kulturbizGetxoko Udalaren Gazteria Zerbitzuak alkarren segidako laugarren urtez hartuko dau parte Gaztezulo (www.gaztezulo.com) aldizkariaren 'Irakurriz Gozatu' egitasmoan. Helburua, euskeraz idatzitako produktuen kontsumoa eta, oro har, irakurtearen plazerra sustatzea da.
Egunotan dabiz Bizkaiko Txakolina egiteko mahatsa batzen
2010-10-06 15:53 Jan edanakMahatsa batzeko sasoia ailegau da Bizkaian, eta asteburu honetan batuko da Bizkaiko Txakolina egiteko mahats gehiena. Pasa dan astetik hona, Bizkaiko mahasti eta upategietan produktoreak bete-betean dabiz mahats-batzeagaz. Euren esanetan, aurtengo uztea laburra izango da hektarea bakotxeko produkzinoari begiratuta, baina kalidade aldetik oso ona.
'Lovin' Gaztea', 20 urte, 20 kantu, Gaztearen XX. urteurrenaren harian
2010-10-06 15:31 MusikeaGazteen uniberso musikalaren eboluzinoaren gaurkotasunari jarraitu deutson Gaztea irratiaren 20. urteurrena da aurten eta zeozelan ospatzeko 20 kantuz osotutako 'Lovin' Gaztea' izenburuko diskoa plazaratu dabe, euskal musikearen azken hogei urteotako ibilbidea marraztuz.
'Nuntxaku Gauak' bueltauko dira eguen honetan, urriak 7
2010-10-06 12:44 MusikeaNuntxaku Kultur Alkarteak Bermeon antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' kontzertuen zikloaren zazpigarren denporaldia hasiko da eguen honetan, urriak 7, Quintron & Miss Pussycat bikote estadubatuarrak eskainiko dauen emonaldiagaz. Kontzertua arratsaldeko 20:30ean hasiko da, Eureka Hot IV talde bermeotarragaz, eta 5 euroan erosi ahal izango da sarrerea.
Futbola eta literaturea bat eginez
2010-10-06 12:21 jardunaldiak Athletic Club Fundazinoak eta Bizkaiko Foru Liburutegiak 'Letrak eta Futbola' izeneko berbaldi-zikloa antolatu dabeAthletic Club Fundazinoak eta Bizkaiko Foru Liburutegiak mahai-inguruen eta berbaldien zikloa antolatu dabe 'Letrak eta Futbola' izenburupean. Saioak urrian egingo dira eta zenbait idazlek eta Athletic Club taldeko jokalarik futbolak letrakaz dauen lotureaz berba egingo dabe.
Musikea eta berbak buztartuz dator Bilbo Zaharra euskaltegiaren Foruma
2010-10-06 12:09 jardunaldiakEgitasmoaren helburua da hizlaria eta musikaria alkartu eta hartu-emon horreetatik sortzen dan giro bereziaz gozetako aukerea eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osotua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea badago. Beste batzuetan, ostera, bikotea probokatua da eta, holakoetan, ezusteko bikainak izan daitekez.
Kontzertuen barri emongo dauen webgunea jarri dabe martxan
2010-10-06 11:55 Musikea www.musikazuzenean.comKoldo Otamendi musikazale eta kazetariak -El Tubo, Entzun, Egin, Gara...-, euskal areto, plaza, gaztetxe edota bestelako guneetan antolatzen diran kontzertu kopuruaz jaubetuta, horreen guztien barri emoten dauen webgunea jarri dau martxan: www.musikazuzenean.com
Rafael Amargok 'Rosso' aurkeztuko dau Bilbon urriaren 6tik 12ra
2010-10-06 10:30 KultureaMario Gasen eszenaratzeagaz eta Rafael Amargo eta Manuel Segovia konbidatuaren koreografiagaz, Amargok eszenatokia konpartiduko dau Lola Greco (izen handiko bailaora, 2009ko Dantza Sari Nazionalaren irabazlea Interpretazino eta Sorkuntzaren alorrean) eta beraren jantza-konpainiagaz.
'Ahotsa, hitzak, hizkuntzak', euskal olerki-antologia liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak
2010-10-05 18:11 KultureaPablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo dira lan honen paratzaileak eta eurek erabagita, hamar idazleren olerkiak agiri dira liburuan: batetik, euskeraz idazten daben bost egilerenak (Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga), eta bestetik, gaztelaniaz idazten daben beste bost poetenak: Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasua.
Saturrarango emakumeen kartzelako bizipenak batzen dituan liburua aurkeztu dabe
2010-10-05 15:01 kulturbizEduardo Barinagak eta Maria Gonzalez Gorosarrik idatzi dabe liburua, 'No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos' izenburuagaz. Donostiako Zinemaldian aurkeztutako 'Izarren argia' filmerako grabautako testigantzak dira liburuaren oinarria.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...