Araiako XVII. Umore Antzerkiaren Jaialdiak 43 saio eskainiko ditu Araba osoan zehar
2010-07-27 10:41 KultureaArdatz bi izango ditu antzerki eskaintzak: hitzordu nagusia, Asparrenan, abuztuaren 12tik 15era bitartean eta 15 saio aurreikusi ditue; eta gero, abuztuaren 6tik 23ra, Arabako txoko guztietan; hamar konpainia 14 herritan ibiliko dira 28 saio eskaintzeko.
Ibai izenen erabilera zuzenaz
2010-07-26 15:42 Euskerea berbagaiEuskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen dabil. Osoko bilkurearen azkeneko bi bileretan Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diran ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak onartu ditu.
Jaialdi 2010: dana prest Idahoko Boisen
2010-07-26 15:15 Euskaldunak munduanJaialdi 2010, euskal kulturea eta ohiturak gogoratzeko bost urterik behin antolatzen dan Jaialdiko ekitaldi nagusiak garagarrilaren 27an hasi eta abuztuaren 1ean amaituko dira
'Ahoa bete hots' Villabonan: ahozkotasuna hezkuntzan, literaturan eta hedabideetan
2010-07-26 12:19 Bertsolaritzea 'Ahoa bete hots' jardunaldien bigarren saioko gogoetakJoan Kruz Igerabide: 'Ahozkotasunaren alorrean emozinoak eta sentipenak dira abiapuntua. Esangura honetan ez dago aditurik gurasoak bezain ondo komunikatuko danik. Ahozko transmisinoan igorlearen barruko jarrerea da garrantzitsuena. Formeari dagokionean, hobeto edo okerrago adierazo arren, norberaren gorputzaren inplikazinorik barik ganerako guztia apainkeria hutsa da'.
Gasteizko 35. Antzerki Jaialdiak erabateko hiru estreinaldi izango ditu
2010-07-26 11:44 KultureaUrriaren 1etik zemendiaren 28ra, Gasteizeko 35. Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak 29 ikuskizun hartuko ditu aurtengo udagoienean; danetara, nazinoarteko 15 produkzino, 3 erabateko estreinaldi eta 9 estreinaldi EAEn izango dira.
Udako ikastaroen balantze positiboa egin dau UEUk
2010-07-26 10:57 jardunaldiakEibarko Markeskoa Jauregia, Baionako IUT unibersidadea eta Iruñeko Hizkuntza Eskolea izan dira aurten ikastaroen topagune eta, danetara, 400 partaide inguru batu dira.
Aukeratu ditue Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalari emondako I. Ipar Kutxa Sariko 16 finalistak
2010-07-23 15:32 Jan edanakJatetxeen artean, 'Remenetxe' (Muxika), 'Andra-Mari' (Galdakao), 'El Viejo Zortzi' (Bilbo) eta 'Boroa' (Zornotza) eta tabernen artean, barriz, 'Motagane' (Erandio), 'Oreka' eta 'M&G' (Zalla), '1000 Kolorao' eta 'Auzokoa' (Gernika), 'Catavinos' eta 'Arrantzale' (Algorta), 'Bitoque', 'Gure Toki', 'Lar', 'Mugi' eta 'Zamakolako' Errota (Bilbo) dira finalistak.
Mixel Etxekopar eta François Rosséren disko barria abian da
2010-07-23 15:15 MusikeaEzustekorik ezean, lan barria datorren udagoienean argitaratuko da Elkar diskoetxearen eskutik.
Ahoa bete hots ibili dira Piter Ansorena, Gorka Tolosa eta Itziar Rekalde
2010-07-23 11:20 Bertsolaritzea'Ahoa bete hots' garagarrilaren 22tik 24ra Villabonan
Piter Ansorenaren eretxiz, sonoridadea afektibidadeagaz lotuta dago eta umezaroan umeak jaso dauen sonoridadearen araberako afektibidadea jasoten dauela dino. Ondorioz, umezaroan jasotako hizkuntzeagazko lotura afektiboa oso garrantzitsua da eta hizkuntzearen erabileran bete betean eragiten dau.
Gasteizko Udalak euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea abiarazo dau
2010-07-23 10:29 Euskerea berbagaiMaite Berrocal Gasteizko Udaleko Euskera, Kultura eta Kirol zinegotziak adierazo dau euskereak balio erantsia emoten dauela, eta horregaitik, euskerea erabilteak aukera eta garapenerako esparru gehiago eskaintzen dituala, bai eremu familiarrean zein lanean edo aisialdian.
Bilboko Udalak antolatutako XXII. Bilbainada Lehiaketako irabazleak jakinarazo ditue
2010-07-22 15:362010eko XXII. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak José María Larrazabal Alzagak euskeraz idatzi dauen 'Bilbotar Jatorrak' eta gaztelaniaz Matías Berrocal Morer-ek idatzitako 'Puente de toda Vizcaya' lanak saritu ditu.
Badator Ondarroako Liburu eta Disko Azokea
2010-07-22 15:13 KultureaGaragarrilaren 23an hasi eta abuztuaren 1era bitartean zabalik egongo da Ondarroako Alamedan Liburu eta Disko Azokea. Nobedade guztiek % 10eko deskontua izango dabe.
EAEko lehenengo bataio zibila ospatuko da Muskizen
2010-07-22 14:18Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dan lehenengo bataio zibila ospatuko da datorren zapatuan, garagarrilak 24, Muskizko udaletxean (Bizkaia), Gonzalo Riancho alkateak zuzenduta.
Kimuak 2010 katalogoak bederatzi film batuko ditu
2010-07-22 11:42 BarriakDeialdira aurkeztutako 76 film laburretatik bederatzi aukeratu ditue, aurreko katalogoetan baino bat gehiago. Horreen artean, euskerazko bi film dagoz zerrendan.
'TV Euskadi' euskal turismoaren Internet bidezko telebista barria abuztuan hasiko da emitiduten
2010-07-22 11:26Euskadiren irudia eta turismo-marka kanpora transmitiduteko formulak bilatzeko betebeharrari eutsiz, TV Euskadi ekimen barritzailea Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eta Alberto Surio EiTB-ko zuzendari nagusiak sinatu daben akordioan oinarrituko da.
Jose Luis Zumetaren serigrafia-lanak Gernikako Euskal Herria Museoan
2010-07-21 16:04 KultureaGipuzkoako sortzaile ospetsuaren 38 serigrafien erakusketea garagarrilaren 30etik irailaren 16ra arte egongo da ikusgai.
UEUren udako ikastaroen amaiera ekitaldia Iruñean
2010-07-21 15:45 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadearen (UEU) udako ikastaroen amaiera ekitaldia garaagrrilaren 22an egingo da, Iruñeako Zaldi Zuria tabernan. Bertan, Gari kantari legazpiarrak kontzertua eskainiko dau arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrerea dobakoa izango da.
Errenteriako Orereta Abesbatzak zilarrezko bi domina irabazi ditu Txinan, Munduko Abesbatzen Lehiaketan
2010-07-21 14:19 KultureaOrereta Abesbatza Errenteriako Andra Mari Koru Alkarteko parte da eta pozarren dagoz arduradunak euren taldea bigarren sailkatu dalako ume abesbatzen kategorian. Folklore alorrean be bigarren sailkatu dira.
Aldizkari zientifikoen nazinoarteko adierazle nagusiak EHUren argitalpen bat berretsi dau Espainiako lider moduan
2010-07-21 11:37The International Journal of Developmental Biology EHUk argitaratzen dau, erabat ingelesez, 1989tik. Lan originalak eta berrazterketak argitaratzen ditu Garapenaren Biologia lako egungo ikerketa biomedikoaren arlo aktibo eta lehiakorrenetako batean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...