Antartikako zeharkaldia uste baino gogorragoa izan dala eta ikarea pasau dabela autortu dabe Vallejo, Iñurrategi eta Zabalzak

Dabi Piedra Robledo 2012-01-17 14:47

Eurak baino lehen, beste zortzi personak baino ez dabe Antartika alderik alde zeharkatu eta Iñurrategi, Zabalza eta Vallejoren bidea barria da, inork lehenago egin bakoa. Orain, hau guztia gizarteari transmitidu beharko deutsazue, hori be erronka bat da, esan deutso Juanjo San Sebastian BBK-koak hirukoteari.

55 eguneko ibilbidea egin eben, izotzezko kontinentearen mutur batetik bestera, Hego Polotik igaroaz eta, behin proiektua arrakastaz amaituta, Bilbon agerraldia egin dabe hirurek. Hotzaren eta zailtasun teknikoen erruz, uste baino estutasun gehiago pasau behar izan zituela azpimarratu dabe, planifikazinoagaz hasi ginanetik, bagenkian zeharkaldi luzea eta gogorra izango zana, baina gure ustea be gainditu eban han topautakoak, azaldu dau Alberto Iñurrategik.

Ezusteak ia egunero euki zituen, zeharkaldi osoan adi-adi joatea beste erremediorik ez genduan euki, buruarentzat be nekagarria izan da. Batik bat, sastrugi izeneko izotz zati zorrotz eta arriskutsuek baldintzatu eben Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejoren jarduna, ez genduan espero horren handiak izaterik, eta ibilbide osoan topau genduzan, esan dau Iñurrategik. Ganera, egun baten, trineoetako bat arrakala baten behera jausi zan eta egun oso bat behar izan eben handik atarateko. Edozein material apurtzeak edo guk lesinoren bat egiteak proiektu osoa pikutara bialduko eban berehala, horren ikaraz ibili ginan zeharkaldi osoan, azpimarratu dabe.

Hotzak be bildurtu zituan hiru ibiltariak. 14 egun egin zituen 3.000 metro baino gehiagoko eremuan, zero azpiko 35 graduko tenperatura maximoan, Juan Vallejok eta biok behatzak ia hasieratik sentsibilidade barik euki genduzan eta puntu horretatik kongelazinora ia ez dago alderik, horren ikaraz ibili ginan, azaldu dau Iñurrategik, eskerrak ondo preparauta joan ginan, eroandako guztiaren beharra euki genduan. Monotonia be izugarria izan ei zan, egunero errutina bardina errepetidu beharra aspergarria egin jaken, monotoniarena, baina, itxaroten genduan.

Kontuak kontu, orain heldu jake gozetako unea hirurei, zeharkaldian ez ebela ezer disfrutau autortu dabe-eta, esperientzia gogorra izan zan. Egun baten, Hego Polora heldu ginanean, eremu erosoa topau genduan, ganerakoan, egun guzti-guztietan sufridu genduan, azpimarratu dau Juan Vallejok. Poztasuna orain jatorku, zailtasun guztiak gainditu doguzala ikustean, mendizaleontzat, zenbat eta gatxagoa erronka bat, gero satisfakzinoa be handiagoa izaten da, ganeratu dau Iñurrategik.

Antartikako zeharkaldiaren beste ezaugarri bat kometak izan dira, haizearen indarra aprobetxau eta gitxiago nekatuta arinago ibilteko erabili zituen. Gustura ibili gara oraingoan, Groenlandian praktikau eta Antartikako erronkan ez dogu aparteko arazorik euki kometak gobernetako, azaldu dau Iñurrategik, gu ez gara era honetako zeharkaldietan edo kometen erabileran adituak, dana dala, ganeratu dau, apal. Ekin eta ekin ibili garelako, geure gogo guztiagaz, horregaitik euki dau arrakastea proiektuak.

Orain, deskantsau eta hurrengo proiektuetan pentsetako momentua da, giza alderditik aberasgarria izan da esperientzia, hurrengo baten be hirurok batera beste erronkaren baten sartu nahi geunke, esan dabe. Antartikako lorpenari jagokonez, Mikel Zabalzak azpimarratu dau, denporeagaz balorauko dabela egindakoa. Eurak baino lehen, beste zortzi personak baino ez dabe Antartika alderik alde zeharkatu eta Iñurrategi, Zabalza eta Vallejoren bidea barria da, inork lehenago egin bakoa. Orain, hau guztia gizarteari transmitidu beharko deutsazue, hori be erronka bat da, esan deutso Juanjo San Sebastian BBK-koak hirukoteari.


Transantartika 2011 espedizinoaren balorazinoa ikusteko, klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu