Joxe Mari Soraluze Balentziaga 'Epelde' soinu-jotzailea hil da
2012-01-17 10:07 MusikeaJoxe Mari Soraluze Balentziaga Epelde soinu-jotzailea zapatuan hil zan. Epelde 1914an jaio zan Azkoitiko Martirieta bailarako Muno baserrian. Musikarako zaletasuna familiatik etorkon; aita eta aitita dultzaineroak izan ziran, baina berak soinu txikia aukeratu eban.
Joxe Mari Soraluze Balentziaga Epelde soinu-jotzailea zapatuan hil zan. Epelde 1914an jaio zan Azkoitiko Martirieta bailarako Muno baserrian. Musikarako zaletasuna familiatik etorkon; aita eta aitita dultzaineroak izan ziran, baina berak soinu txikia aukeratu eban.
Anaia eta Egurrola izan zituan panderoan lagun, eta txapelketez gan, makina bat plaza eta erromeriatan ibilitakoa zan. Frankismoaren sasoi gogorrenetan be lortu eban trikitia jotea, debekuei aurre eginez.
1979ko txapelketan egindako grabazinoa da Epelde eta Egurrolari egindako bakarretakoa; jai eta txapelketetan sarri ibili bazan be, ez eban diskorik argitaratu. Lehenagotik erromerietan ibilteari itxi eutson arren, 80 urtegaz itxi eban doinua.
Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak 2004. urtean argitaratu eban Xabier Gantzarainek idatzitako Epelde, mende baten soinua biografia liburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!