Barrutirock musika zirkuituan izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-01-17 12:02   Musikea

Barrutirock zirkuituan izena emoteko epea zabaldu barri dau Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak. Bilboko musika taldeek eta bakarlariek euren lanak zuzenean aurkezteko aukerea izango dabe uriko hainbat aretotan, zezeilaren 17tik aurrera.

Barrutirock zirkuituan izena emoteko epea zabaldu barri dau Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak. Bilboko musika taldeek eta bakarlariek euren lanak zuzenean aurkezteko aukerea izango dabe uriko hainbat aretotan, zezeilaren 17tik aurrera.

Barrutirocken izena emoteko beharrezkoa da Musik taldeen zerrendan sartzea, musika-taldeen eta bakarlarien erregistroan. Erregistroa taldeek, bakarlariek, musikagileek, abeslariek, tresna-jotzaileek eta kanta-idazleek harremonetarako datuak lortzeko tresnea da, argazkiak eta gaia sartu eta eguneratzeko bere bai.

Zezeilaren 17an hasiko da Barrutirock zirkuituaren hirugarren edizinoa, Enkore eta Haxotz taldeek Bilborock aretoan eskainiko daben kontzertuagaz. Talde biek laster argitaratuko dituen diskoak aurkeztuko ditue zuzenean. Enkoreren diskoak Faktore komunak dau izenburu, eta abesti bitan Aiora Renteria Zea Mays taldeko kantaria eta Aitor Uriarte (Latzen eta Une) ditue lagun. Haxotzen lana Bide ertzean da, eta Lur Jota eta Eigen System taldeetako kantaria Jabi Gutierrez eta Mendeku Itxua taldeko Ixak dira kolaboratzaileak.

Lehenengo kontzertuaren stean, hainbat aretotan egingo dira emonaldioak, berbarako, Bilborock, Santana 27, Rockstar Bilbao eta Crazy Horsen. Zuzenekok martian hasi eta bagilean amaituko dira. Kontzertu guztiak doban izango dira. Igaz 13 kontzertu eskaini ziran, eta 30 bat taldek hartu eben parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu