'Lur gorrian barrena' disko-liburua aurkeztu dau Xabi Strubellek

Bizkaie! 2012-01-17 14:47   Musikea

Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztu dabe Xabi Strubell musikariak eta Eneko Haritza idazleak Donostian. Diskoak bederatzi abesti eta hamar ipuin ditu. Liburuagaz batera egingo daben umeentzako tailerraren barri be emon dabe Maluta argitaletxeko arduradunek.

Hiru animalik Euskal Herrian zehar egindako bidaia dau ardatz disko-liburuak. Abestien abiapuntua ipuin bat da. Aita Donostiak eta R.M. Azkuek batutako kanta herrikoien berbei, berak sortutako doinuak erantsi deutsoz Strubellek. Abestiek hitz-jolasak, hotsak eta errepikapenak ditue.

Xabi Strubellek doinu propioekaz osotu dau diskoa. Gitarra akustikoa eta musika-tresna gitxi batzuk erabili ditu. Liburuko ilustrazinoak Yoana Figuerasek egin ditu.

Laster tailerretan landuko ditue disko-liburuaren edukiak; izan be, Strubellek eta Haritzak 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerrak emango ditue, ikastetxe eta kultur etxeetan.

Malutaren webgunean Lur gorrian barrena disko-liburuko kantak entzun daitekez.

Lur gorrian barrena lanaz aparte, umeentzako beste ipuin bi liburu be aurkeztu ditu Maluta argitaletxeak: Eneko Haritzak idatzitako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra, biak umeek koloreztatzekoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu