Miarritzeko Fipa jaialdiaren 25. edizinoa urtarrilaren 23an abiatuko da
2012-01-16 16:59 BarriakMiarritzeko Fipa ikus-entzunezko jaialdiaren 25. edizinoa urtarrilaren 23tik 29ra bitartean izango da, Miarritzen. Sail ofizialean 77 izango dira ikusgai, eta lehiaketatik kanpo, ostera, 54. Gaur egungo gaiak lantzen dituen lanak izango dira nagusi Miarritzen, berbarako, immigrazinoa, krisi ekonomikoa, pobrezia, Arabiar Udabarria Tunisian eta emakumeen burrukak.
Miarritzeko Fipa ikus-entzunezko jaialdiaren 25. edizinoa urtarrilaren 23tik 29ra bitartean izango da, Miarritzen. Sail ofizialean 77 izango dira ikusgai, eta lehiaketatik kanpo, ostera, 54. Gaur egungo gaiak lantzen dituen lanak izango dira nagusi Miarritzen, berbarako, immigrazinoa, krisi ekonomikoa, pobrezia, Arabiar Udabarria Tunisian eta emakumeen burrukak.
Jaialdiaren arduraduinek adierazo dabenez, genero ugari izango da Fipan, fikzinoa, dokumenalak, erreportajeak, musikea eta abar. Kalidadea eta barrikuntzea lanon ezaugarri izango dira. Ondoko lanak lehiatuko dira Fipan, beste batzuen artean: Caca (Dalibor Matanic), La Disparition (Jean-Xavier de Lestrade), Es ist nicht vorbei (Franziska Meletzky), Les Pirogues des hautes terres (Olivier Langlois), Les Hommes de l'ombre (Frédéric Tellier), El Precio de la Libertad (Ana Murugarren), Krisis (Nina Maria Paschalidou, Nikos Katsaounis), Tin City Voices (Elijah Marchand) eta B'nei Dodim La'Neshek (Naomi Levari).
Gazteen lana bultzatzeko asmoz, lehiaketatik kanpo Fipa Campus izeneko saila dauka festibalak. Ikus-entzunezko eskoletako ikasleek hartzen dabe parte. Aukeratutako lanak proiektau eta egileeekaz ikusteko aukera izaten dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!