'Beste larogei urtian', Bertsozale alkartearen 25 urteotako ibilbidea

Bizkaie! 2012-01-17 16:30   Bertsolaritzea

Aurten 25 urte beteten dira Euskal Herriko Bertsozale Alkartea sortu zanetik. Urteotako ibilbidea jaso dabe Beste larogei urtian izeneko liburu eta DVDan. Villabonan egin dabe aurkezpena, alkartearen egoitzan; bertan izan dira Alberto Barandiaran egilea eta Bertsozaleko buru Iñaki Murua.

Aurten 25 urte beteten dira Euskal Herriko Bertsozale Alkartea sortu zanetik. Urteotako ibilbidea jaso dabe Beste larogei urtian izeneko liburu eta DVDan. Villabonan egin dabe aurkezpena, alkartearen egoitzan; bertan izan dira Alberto Barandiaran egilea eta Bertsozaleko buru Iñaki Murua.

500 bazkidegaz hasi zan alkartea, eta gaur egun 2.300 ditu. Soldatapeko behargin bakarra egoan orduan, baina gaur egun 69 lagunek osotzen dabe lantaldea. Alkarteak ikaslerik be ez eukala gogoratu dabe prentsaurrekoan, baina orain 20.000tik gora dituala. Dana dala, bidean traba ugari izan dirala azaldu dabe, ekonomikoak, instituzionalak, alkartearenak berarenak...

Alberto Barandiaran kazetari iruindarrak idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia. Lan hori egiteko, mila txosten eta agiri irakurri ditu, eta ehunka argazki eta bideo ikusi. Ganera, urteotan alkarteko bazkide izan diran 40 lagun inguru alkarrizketatu ditu.

Liburuak bederatzi atal ditu: alkartea sortu aurretik egoan testuingurua azaltzen dau lehenengo zatiak, eta etorkizuna irudikatzen dau azkenengoak. Tartean dagoz 25 urte honeetako momentu, gune, jazoera, eztabaida, erabagi esanguratsuenak jorratzen dituen ganerako zazpi atalak. Argazkiei jagokienez, danetara 80 bat inguru batu ditu Barandiaranek.

Testu narratiboaz gan, sei alkarrizketa oso dagoz txertatuta liburuan: Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, Iñaki Murua, Ainhoa Agirreazaldegi, Arantza Mariskal eta Aritz Zerain dira protagonistak. Azkenengo zatian, gaur egungo Bertsozale alkartearen argazki barria eskaintzen daben eranskinak dagoz.

Liburuagaz batera, ordubeteko dokumentala aurkeztu dabe. Alberto Barandiaranek berak idatzi dau oinarrizko gidoia, eta Lanku-ko langileen ekarpenak izan ditu. Dokumentalak frantsesa, gaztelania, ingelesa eta euskerazko azpitituluak ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu