Euskeraz biziteko nahia film laburretan jasoteko proposamena egin dau Kontseiluak
2012-01-19 10:00 BarriakKontseiluak Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren barruan film laburren lehiaketea antolatu dau. Aurkezpena Donostian izan da, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao eta Imanol Rayo zinema zuzendariaren eskutik. Rayo epaimahaikideetako bat izango da, hain zuzen be. Martiaren 18ra bitartean, gura daben guztiek, euskeraz biziteko nahia gai hartuta, film laburra egin eta lehiaketan parte hartzeko aukerea dauke.
Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren barruan film laburren lehiaketea antolatu dau. Aurkezpena Donostian izan da, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao eta Imanol Rayo zinema zuzendariaren eskutik. Rayo epaimahaikideetako bat izango da, hain zuzen be. Martiaren 18ra bitartean, gura daben guztiek, euskeraz biziteko nahia gai hartuta, film laburra egin eta lehiaketan parte hartzeko aukerea dauke.
Euskaraz bizi nahi dut dinamikea urriaren 28an aurkeztu zan Donostian. Paul Bilbaok gogoratu dauenez, dinamika honek jatorria 2010eko maiatzaren 15ean egindako manifestazinoan dauka. Ekimen haren jarraipena izan nahi dauela esan dau, euskerearen normalizazino prozesuan pausu kualitatiboak emon nahi badoguz, beharrezkoa da eraldaketa soziala emotea eta eraldaketa sozial horretan guztiok dogu zer egina eta zer esana, azaldu dau.
Dinamikearen funtsa jendarte mobimendtu zabala eratzea dala gogoratu dau Paul Bilbaok. Dinamikeak euskeraz bizi gura dauen jente guztiaren bilgune izan nahi dau eta norberak nahi dauen arloan eta nahi dauen adierazpidea erabiliz egin leike ekarpena, ganeratu dau.
Lehiaketan parte hartzeko, gehienez 10 minutulp film laburra aurkeztu behar da. Gaia euskeraz biziteko nahia da. Euskaldunak fidelak gara gure hizkuntzeagaz. Hori, hil barri dan Txillardegik aldarrikatzen eban. Euskeraz berba egiten dogu aukerea daukagun guztietan, baina aukera dira gaur egun falta jakuzanak, euskeraz bizi ahal izateko espazioak falta ditu euskaldunak. Eta hori transmitidu beharko leuke lehiaketara aurkezten diran beharrek, argitu dau Paul Bilbaok.
Lan guztiak ikusgai egongo dira www.euskarazbizinahidut.org webgunean, eta bertan dagoz lehiaketan parte hartzeko jakingarri guztiak.
Hautaketa-prozesua egiteko, sektoreko profesionalek osotutako epai-mahaia aukeratu dau Kontseiluak. Imanol Raro zuzendariagaz batera, epai-mahaia osotuko dabe Eneko Olasagasti zuzendari eta gidoigileak eta Yoli Mazkiaran zuzendari eta ekoizleak. Andoaingo bideo eskolak be parte hartuko dau hautaketa prozesuan, Ignacio Zabala Barbé irakaslea izango da erakundearen ordezkaria, hain zuzen be. Epaimahaiak lan bi sarituko ditu; lehenengo lanak 2.000 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, barriz, 1.000.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!