'The Artist' eta 'The Descendants' pelikulak, Urrezko Globoetan protagonista

Bizkaie! 2012-01-16 14:45   Barriak

The Artist film mutuak eta The Descendants pelikulek irabazi ditue Urrezko Globo gehien, sarien 69. edizinoan. The Artist lanak komedia onenari, aktore onenari (Jean Dujardin) eta soinu banda onenari (Ludovic Bource) sariak jaso ditu, eta The Descendants filmak, barriz, drama onenari eta gizonezko aktore onenari (George Clooney) lortu ditu.

The Artist film mutuak eta The Descendants pelikulek irabazi ditue Urrezko Globo gehien, sarien 69. edizinoan. The Artist lanak komedia onenari, aktore onenari (Jean Dujardin) eta soinu banda onenari (Ludovic Bource) sariak jaso ditu, eta The Descendants filmak, barriz, drama onenari eta gizonezko aktore onenari (George Clooney) lortu ditu. Morgan Freemanek Cecil B. DeMille ohorezko saria jaso eban, Sidney Poitierren eskutik, bere ibilbide profesionalagaitik.

Meryl Streepek zortzigarren Urrezko Globoa irabazi dau, The Iron Lady pelikulan egindako lanagaitik. Michel Williamsek komediazko edo musikaleko emakumezko aktore onenari saria jaso dau, My Week With Marilyn filmean egindako beharra dala eta. Interpretazino onenari sariei jagokonez, Christopher Plummer (Beginners) eta Octavia Spencer (The Help) izan dira saridunak.

Zuzendari onenari saria Martin Scorseserentzat izan da, Hugo lanari esker. Hauxe dau 3D formatuan egindako lehenengo pelikulea. Zinemagile ezagunaren hirugarren Globoa da, aurretik bi jaso zituan: The Departed (2006) eta Gangs of New York (2002). Steven Spielbergen The Adventures of Tintin animazinozko pelikula onenari saria irabazi dau, eta Woody Allenen Midnight in Paris-ek, jatorrizko gidoi onenari saria.

Madonna kantariak abesti onenari saria hartu dau, W.E filmeko Masterpiece abestia dala eta. Atzerriko film onenari saria A separation iraniarrak lortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu