Arrosa Irrati Sareak esperientziak alkartrukatzeko jardunaldiak egingo ditu Bergaran

Bizkaie! 2012-01-18 10:54   jardunaldiak

Arrosa Irrati Sareak jardunaldiak antolatuko ditu zezeilaren 25ean, Bergarako gaztetxean. Topaketeak hamar urteotako esperientzia alkartrukatzea dau helburu, antolatzaileek adierazo dabenez. Arrosa Sarea orain dala hamar urte sortu zan, Euskal Herriko hainbat irrati txikiren arteko alkarlana oinarri hartuta.

Arrosa Irrati Sareak jardunaldiak antolatuko ditu zezeilaren 25ean, Bergarako gaztetxean. Topaketeak hamar urteotako esperientzia alkartrukatzea dau helburu, antolatzaileek adierazo dabenez. Arrosa Sarea orain dala hamar urte sortu zan, Euskal Herriko hainbat irrati txikiren arteko alkarlana oinarri hartuta.

Arrosa Irrati Sarearen egiteko nagusia orain arte euskerazko irratsaioak alkartrukatzea izan da. Dana dala, sareko kideek alkarreko arteko hartu-emonei etekin handiagoa atarateko aukerea dagoala pentsetan dabe, beste makina bat proiektu be egin daitekezelako. Sareko irrati gehienak txikiak dira eta ez-profesionalak. Ondoko honeek dira sarean dagozan irratiak: Antxeta Irratia, Arraio Irratia, Arraio Irratia, Arrakala Irratia, Eguzki Irratia, Gure Irratia, Hala Bedi Irratia, Info7, Irulegiko Irratia, KKinzona Irratia, Koska Irratia, Matrallako Irratia, Molotoff Irratia, Oiartzun Irratia, Tas Tas Irratia, Txapa Irratia, Txolarre Irratia, Uhinak Irratia, Xiberoko Botza, Xorroxin Irratia eta Zintzilik Irratia.

Danetara hamar tailer atondu ditue, hamar gairen ganean; oinarrizko gaiak, teknikoak... baina, beti be, kontu praktikoak. Hasi barri dira edo martxan hasteko diran herri edo auzo irratiei deialdi berezia egin gura deutset Arrosak, eurek be parte hartu deien jardunaldietan.

Tailerrak goizez izango dira, ostean bazkaria, eta arrastian, bigarren saioa. Arratsaldean gai nagusi biren inguruko eztaibaidea izango da, batetok generoa eta komunikabideak izango ditue berbagai, eta bestetik, irratiak eta teknologia barriak. Jardunaldiei amaierea emeteko, eztabaida saio bat antolatu dabe, World Cafe antzekoa. Gauean, kontzertuak izango dira Bergarako gaztetxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu