'La chispa de la vida'
2012-01-16 17:49 Zinema kritikakBerba bat aukeratu behar baneu filma definitzeko ondokoa izango litxake: karikaturea. Baina lehenengo eszenatik hasita, ezer ez da sinisteko modukoa. Karikaturak dira nagusia, han eta hemen. Ez naz momentu baten be filmean sartu.
-Zuzendari eta gidoilaria: Álex de la Iglesia
- Aktoreak: Salma Hayeck, José Mota, Carolina Bang
- Produktoreak: Andrés Vicente Gómez, Ximo Pérez
- Argazkilaritzea: Kiko de la Rica
- Musikea: Joan Valent
- Iraupena: 98 minutu
Berba bat aukeratu behar baneu filma definitzeko ondokoa izango litxake: karikaturea. Alex de la Iglesia tipo oso jatorra da, kazetariek zein kritikariek maite dabe. Ez daukat beste azalpenik pelikuleak euki dauan harrera onaren aurrean. Seguru naz La chispa de la vida beste zinemagile batek sinatuko baleu, egurra emongo eutsela.
Kontua ez da istorioak edo planteamenduak huts egiten dabela. Hutsa narratzeko moduan dago. Marra lodiz egina dago, inolako soiltasun barik. Aurreko lanean be gauza bera pasetan zan. La chispa de la vida ez da Balada triste de trompeta besteko neurribakoa, ezta hain desatsegina be, baina ordu laurdenean egin dauela begitantzen jaku. Aurrekontu handia izan dau, zinemagile bilbotarrak ez eukan modu horretan filmetako beharrik.
De la Iglesiak hedabiden poderea eta lanik ez daukenen babesik eza salatu nahi ditu. Asmo polita da. Baina lehenengo eszenatik hasita, ezer ez da sinisteko modukoa. Jose Mota eta Salma Hayek bikotea guzurretakoa dala begitantzen jat: goizean goizetik mosuka eta guztiz maitemindurik agiri dira, nahiz eta 30 urte ezkonduta egon, nahiz eta makina bat arazo izan... Eta holan segiduten dau pelikuleak. Karikaturak dira nagusia, han eta hemen. Ez naz momentu baten be filmean sartu, metraje osoan film bat ikusten nagoela dakit.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!