Titzina Teatrok heriotzearen lau ikuspuntu eskaintzen ditu ‘Exitus’ antzezlanean

Bizkaie! 2012-01-17 09:45   Kulturea

Komedia eta dramea buztartzen dituan obra honegaz, konpainiak beti landu dauen ezaugarriari eusten deutso, sorkuntzearen antzerkiarena, hain zuzen. Titzina Teatroren lan guztiak ikerketa sakonean oinarritzen dira eta, ondorioz, eszenatokian agertzen diran pertsonaia zein eszenak bata bestearen atzetik agertzen dira era dinamiko, poetiko eta itxura tragikomikoagaz.

Diego Lorca eta Pako Merinok sortutako hirugarren lana Bilbon izango da ikusgai, Estadu espainiarreko eta Portugalgo eszenatokietan 200 aldiz baino gehiago antzeztu eta gero.

Titzina Teatrok sortutako lehen bi ikuskizunetan, Folie a deux. Sueños de psiquiátrico eta Entrañas lanetan hain zuzen, zoramena eta gerrearen ganeko kontuak jorratu zituan. Orain aurkeztuko daben Exitus hirugarren lanak heriotzea dauka ardatz. Lan barriak urtekerea esan nahi dauen termino latinoa hartzen dau izenburutzat, izen hori medikuntzan erabilten dan Exitus Letalis (urtekera hilkorra, hain zuzen) termino zuzenagoaren laburpena. Konpainia osotzen daben Diego Lorca eta Pako Merino santurtziarrak eszenatokian jarten dituen lau egoera desbardinak gai bera jorratzen dabe, heriotzearena, hain zuzen be.

Antzezlanean agertzen diran pertsonaiek ikuspuntu desbardinetatik lantzen dabe gaia, alde profesionaletik, tragikotik edo atzerabiderik ez dauenarenetik. Lorca eta Merinok, beilaetxeko langileak, lanbako bat, industria farmazeutikoko zuzendari bat edo abokatu bat gorpuzten ditue; pertsonaien bizitzak nahastau egiten dira guztien patua bardina dala jabetu barik.

Komedia eta dramea buztartzen dituan obra honegaz, konpainiak beti landu dauen ezaugarriari eusten deutso, sorkuntzearen antzerkiarena, hain zuzen. Titzina Teatroren lan guztiak ikerketa sakonean oinarritzen dira eta, ondorioz, eszenatokian agertzen diran pertsonaia zein eszenak bata bestearen atzetik agertzen dira era dinamiko, poetiko eta itxura tragikomikoagaz.

Exitus Pako Merino eta Diego Lorca antzezleak idatzitako obrea da. Testua, aldez aurretik sortutako Folie a deux. Sueños de un psiquiátrico eta Entrañas testuakaz batera editau dau Artezblai argitaletxeak. Liburua salgai izango da Arteria-Campos Elíseoseko emonaldiak hasi aurretik eta amaitu ostean.

Exitus lana urtarrilaren 27, 28 eta 29an antzeztuko dabe Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu