Ipar Afrikako eta Hurreko Ekialdeko toponimiaren ganeko arauak argitaratu ditu Euskaltzaindiak
2012-01-18 09:59 Euskerea berbagaiAnatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia (160. eta 161. arauak) landu ostean, Hurreko Ekialdea eta Ipar Afrikako toponimia nagusia jorratu dai Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak, eta lan horren emoitzea dira 162. eta 163. arau argitaratu barriak.
Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia (160. eta 161. arauak) landu ostean, Hurreko Ekialdea eta Ipar Afrikako toponimia nagusia jorratu dai Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak, eta lan horren emoitzea dira 162. eta 163. arau argitaratu barriak.
162. arauak Hurreko Ekialdeko eta Ipar Afrikako toponimia dau izena, eta Aljeria, Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Egipto, Irak, Israel, Jordania, Kuwait, Libano, Libia, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Oman, Palestina, Qatar, Saudi Arabia, Siria, Sudan, Tunisia eta Yemen lurraldeetako 320 leku-izen emoten ditu tokian tokiko hizkuntzan, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Arauak, batez be, gaur egungo izenak jasoten ditu (Basora, Bengazi, Kirkuk, Larache, Marrakex, Meka, Ormuzko itsasartea, Ramallah, Tinduf…), geografia politikoari (Palestinar Lurralde Okupatuak, Gaza…) zein fisikoari (Bab el-Mandeb itsasartea, Rub al-Khali basamortua…) jagokozanak, baina izen historikoak be baditu (Donibane Akrekoa, Edom, Filistia…).
Arau horren osogarria da 163.a, Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskerara aldatzeko transkripzino-sistema izenekoa. Ipar Afrikako eta Hurreko Ekialdeko lurralde gehienetan, arabiera da hizkuntza nagusia, eta arabiera ez da idazten latindar alfabetoa erabiliz. Horrenbestez, leku horreetako izenak jatorrizko formatik, jatorrizko alfabetotik, latindar alfabetora aldatu behar dira arabieraz ez dakienek irakurri ahal izateko. Horretarako, transkripzino-erispideak landu ditu Euskaltzaindiak, alfabeto zirilikoaren, armeniar alfabetoaren eta georgiar alfabetoaren kasuan egin eban lez, 156. eta 61. arauetan. Akademiak rabieraren aditu bat izan dau begirale. Nazinoartean arabiera latindar alfabetora aldatzeko sistemak eta sistema bakotxaren erabilera-esparrua deskribatzeaz eta jakingarri batzuk emoteaz batera, arabiera euskerara aldatzeko baliokidetza-taulea eskaintzen dau arauak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!