Getxoko Zubiak film laburren lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-01-18 14:22   Barriak

Abian da Zubiak Aniztasunaren aldeko eta Arrazakeriaren kontrako Film Laburren Lehiaketea, Getxoko Udalako iturriek jakinarazo dabenez. Lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 20an hasi, eta zezeilaren 24an amaituko da.

Abian da Zubiak Aniztasunaren aldeko eta Arrazakeriaren kontrako Film Laburren Lehiaketea, Getxoko Udalako iturriek jakinarazo dabenez. Lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 20an hasi, eta zezeilaren 24an amaituko da.

Fikzinozko film laburrek eta dokumentalak lehiatuko dira, eta lanen gaiak immigrazinoa eta kultur, erlijio edo gizarteko aniztasunari buruzkoak izan beharko dira. Kulturarteko proposamenak kontuan hartu beharko ditue. Pelikulak 2008ko urtarrilaren 1ren ostean egindakoak izan behar dira, eta gehienez be 20 minutukoak izango dira.

Zubiak lehiaketako epaimahaia, besteak beste, ondokoek osotuko dabe: Zuria Arzua SOS Arrazakeriako ordezkaria, Borja Crespo zinema zuzendaria eta komiki sortzaile getxotarra, Manu Gómez Zineklubeko ordezkaria eta Rosabel Argote Californiako Unibersidadeko literatura eta zinema espainiarreko doktorea eta CEAR Euskadi alkarteko teknikaria. Epaimahaiak aukeratutako llanak martian izango dira ikusgai, Arrazakeria amaitzeko Nazinoarteko Eguneko ospakizunen barruan.

Hiru sari banatuko dira, 400, 300 eta 200 eurokoak, eta aipamen berezia izango dau publikoak aukeratzen dauen film labur onenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu