Euskal film labur onenak be saria, XVIII. Fant Bilboko zinema fantastikoko jaialdian

Bizkaie! 2012-01-18 12:14   Barriak

Aurtengo Fant Bilboko zinema fantastikoko jaialdia maiatzaren 4tik 6ra bitartean izango, eta 18. edizino honetan, ganera, sari barria egongo da, Euskal Film Labur Onenaren saria, hain zuzen be. Irabazleak 2.000 euroko jasoko ditu. Horrezaz gan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dau.

Aurtengo Fant Bilboko zinema fantastikoko jaialdia maiatzaren 4tik 6ra bitartean izango, eta 17. edizino honetan, ganera, sari barria egongo da, Euskal Film Labur Onenaren saria, hain zuzen be. Irabazleak 2.000 euroko jasoko ditu. Horrezaz gan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dau, martiaren 31 arte.

Epaimahaiak film labur onenari eta euskal film labur onenari 3.000 eta 2.000 euroko saria emongo deutse. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak, zinemaldiko zuzendaritzaren proposamenean oinarrituz, izentauko dau epaimahaia. Film labur onenaren Ikusleen Sari berezia 3.000 eurokoa izango da.

Aitatutako sariez aparte, Fant jaialdiak erreferentziazko sariak emongo ditu 2012an be: sail ofizialeko genero fantastikoko Luzemetraia Onena saria, ohorezkoa izango da, eta Fantrobia saria, hau be ohorezkoa, azken urteetan, zine fantastikoaren arloan, nabarmendu dan pertsonari edo erakundeari emoten jakona.

Igaz, Kim Ji-woon zuzendariaren I saw the devil luzemetraiak jaso eban sari nagusia; horrezaz gan, Anno Saul zinemagilearen Die Tür filmak aitamen berezia jaso eban. Metraje laburreko filmen atalean, epaimahaiak Zoe Berriatuaren Quédate conmigo eta Gregor Erlerrek zuzendutako St. Christophororus Roadkill lanei emon eutsen saria. Ikusleek Jonathan van Tullekenen Off season beharra aukeratu zuten. Fantrobia saria Oskar Santosek jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu