'Aita Gaucherren mistela' eta Kosmodromo sarean jarri ditu Susak Txillardegiren gorazarrez

Bizkaie! 2012-01-17 11:49

Jondako zapatuan hil zan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren (1929 - 2012) gorazarrez, bere ipuinak batzen dituan Kosmodromo liburua, 1984an plazaratua, jarri dau sarean Susa argitaletxeak Armiarma atarian, egungo grafiara ekarria.

Jondako zapatuan hil zan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren (1929 - 2012) gorazarrez, bere ipuinak batzen dituan Kosmodromo liburua, 1984an plazaratua, jarri dau sarean Susa argitaletxeak Armiarma atarian, egungo grafiara ekarria.

Kosmodromo liburua lau ipuineko bildumea da: Orangutanen uhartea (1957), Egan aldizkarian agertutakoa; Piarres gaixoaren pasadizoak (1958), Egan aldizkarian argitaratua; Eta ez ziren sekula itzuli (1969); eta Kosmodromo (1969). Lehen bi kontakizunak dira Leturiaren egunkari ezkutua nobelea idatzi ondokoak, baina Peru Leartzako nobelaren aurretikoak.

Beste bi kontakizunak hamar urte geroagokoak dira, Elsa Scheelen nobelearen garaikoak, Bruselako deserrian idatziak.


Txillardegiren lehenengo literatur itzulpena be ekarri dabe Emailuen blogera

Txillardegiren lehen literatur ahalegina itzulpenari eskaini eutson. Alphonse Daudet idazle frantsesaren Aita Gaucherren mistela kontakizuna euskeratu eban 1955eko abenduan eta Egan aldizkarian plazaratu zan 1956an. Udabarri horretan, Galiziara soldadu joan aurretik, Koldo Mitxelenari kontatu eutson sei hilebete hareetan Knut Hamsum-en Pan nobelea itzultzeko asmoa eukala. 'Ez, ez' erantzun eutson Mitxelenak, 'ezelan be ez! Zeure buruz asmau behar dozu zeuk nobela bat'. Eta holan laga ei eban albo batera itzulpena eta Leturiaren egunkari ezkutua idatzi eban.

Kontuak kontu, Alphonse Daudeten Aita Gaucherren mistela (1869) sarean dago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu