Hortzmugak antzezle bakarrarentzat moldatutako ‘Ella, la espera’ estreinauko dau Bilboko Pabilioi 6an

Bizkaie! 2012-01-17 16:42   Kulturea

Emakumeei protagonismoa eskaintzen deutsen eMe Fatal zikloan tartekatzen dan ikuskizun honek, preso dagoan emakume baten istorioa islatzen dau. Hamabost urte giltzaperatua izan ondoren, kartzelan emongo dauen azken gauari aurre egiteko prest dago. Baina askatasuna berreskuratu aurretik etorkizuna bildurrez eta esperantzaz itxaroten dau.

Josu Monterok idatzi eta Arantza Goikoetxeak antzeztutako Ella, la espera lanak, bere bizitzako azken hamabost urte kartzelan emon dituan emakume baten istorioa eszenaratzen dau. Esker onez hartu eban Hortzmuga Teatrok Ramón Bareak bota eban erronkea: Josu Monterok idatzi eta 2010eko urrian BBK Aretoan estreinau zan La Espera antzezlana antzezle bakarrarentzat egokitzea. Orduan Emilio Sagik luzatutako konbidapena onartu baeban konpainiak, orain, ia hamasei hilebete geroago, Pabilioi 6an aurkeztuko da Raúl Cancelok zuzendutako ikuskizuna eta Arantza Goikoetxea izango da antzezlea. Hitzorduak: urtarrilaren 19, 20, 21 eta 22an, iluntzeko 20:00retan.

Pieza hau eszenaratzekoan, Hortzmuga Teatrok jatorrizko obrearen maminari eutsi gura izan deutso baina era berean aldez aurreko guztia apurtuz eta kontutan izanda ‘Ella’-ren testuko zatia, osotasunaren zatia zala eta eszenen osoketeak be osotasun horren barruan, zentzua eukala. Proposamen barria egiteko egoan zeozer bezela ulertu genduan, barriro sortu behar genduala, hain zuzen be.

Emakumeei protagonismoa eskaintzen deutsen eMe Fatal zikloan tartekatzen dan ikuskizun honek, preso dagoan emakume baten istorioa islatzen dau. Hamabost urte giltzaperatua izan ondoren, kartzelan emongo dauen azken gauari aurre egiteko prest dago. Baina askatasuna berreskuratu aurretik etorkizuna bildurrez eta esperantzaz itxaroten dau.

Sarrerak 639 766 720 telefonoan erreserbau daitekez 12 euroren truke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu