Topaguneak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' ekimena abiatuko dau zapatuan
2011-04-18 15:53 kulturbizTopagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau Donostian. Irakurketea sustatzea dau helburu eta Hego Euskal Herriko 12 herritan egingo da. Liburuaren Nazinoarteko Egunean, apirilaren 23an, abiatuko da ekimena.
Kaleszenaren eskutik, 12 konpainia eta taldek animauko dasbe Bilboko Aste Santua
2011-04-18 15:52 jardunaldiakKaleszenako ikuskizun azpimarragarriena Deabru Beltzak euskal konpainiaren azken muntaia izango da The Wolves izenekoa. Maiatzean Ingalaterran estreinauko dabe Norwicheko Kale Antzerki Jaialdian. Proiektuan Bilboko Udalak be hartu dau parte, eta Hamelingo Flautistearen alegian oinarritzen da.
Happythankyoumoreplease
2011-04-18 15:00 Zinema kritikakBelaunaldi baten erretratu samurra, zorrotza eta gazduna da pelikula gomendagarri hau. Erraza da itxureari jagokonez, baina guztiz kontrakoa oinarrian.
Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagunea izango da apirilaren 24tik 30era
2011-04-18 14:09 Kulturea2006. urtean laborategi moduan jaiotako topagune hau profesional zein ikasleentzako bideratuta dago, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz. Ekimenak bi adar izango ditu; bata formazinoan oinarrituta eta bestea AulestiArte deituriko egitasmoa.
Amorebieta-Etxanoko Udalak urte birik baten deitzen dauen Aita Santi Onaindia Ikerketa Bekea 12. deialdira heldu da
2011-04-18 12:41 sariak-autortzak2009ko deialdian Miren Ibarluzeak eroan eban bekea, literatur itzulpenaren kritikaren ganeko ikerketea egiteko. Lan horren emoitzea orain argitaratu dabe Zornotzako Udalak eta Labayru Ikastegiak, Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa izenburuagaz.
Don Domingo Zuluagaren liburuak Labayru Ikastegiko Euskal Bibliotekan gordeko ditue
2011-04-18 11:37Don Domingo Zuluagaren familiak haren liburu eta papelak Labayru Ikastegiko Euskal Bibliotekari emon deutsaz, bertan sailkatu eta gordeteko. Euskera eta euskeraren aldeko behargin nekaezina izan zan bizitza osoan, nabarmendu dau Labayru Ikastegiak.
Yogurinha Borovaren estilo berezia entzungai 'Carbono catorce' diskoan
2011-04-15 15:50 MusikeaCarbono Catorce lanagaz, Yogurinha Borova abeslari, aktore, transformista eta showman sailkaezinak beste ate bat zabaldu dau bere ibilbidean. Nik ez neukan diskorik atarateko asmo zehatzik, baina Gor diskoetxeagaz berba eginda, ikusi neban hauxe zala diskoa kaleratzeko momentua, esan dau Yogurinha Borovak (benetako izenez, Eduardo Gaviña) Bilbon egindako aurkezpenean.
Leioako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-04-15 13:04 Euskerea berbagaiLeioako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen barri bat sinatu dabe, oraintsu egin dan herriko toponimia ikerketearen emoitzak batuko dituan liburua argitaratzeko.
Pernan Goñi: 'Marrazteaz bizitea erabagi neban, nahiz eta alokairuan betiko segidu behar'
2011-04-15 12:51 BarriketanKomikilaria
'XI. Emakumeak Musikan' Jaialdia astegoienean Getxon
2011-04-15 12:23 MusikeaEmakumeak Musikan Elkartearen eskutik, ekimen honek emakumezkoen musika konposizinoak zabaltzea eta bultzatzea dau helburu.
Ipar UriBBK Sariketea
2011-04-15 10:28 BertsolaritzeaAzkenean, puntuazinoa holantxe geratu zan:
- Ipar Uribe 171 + 239 = 410 puntu.
- Lea-Artibai 150’5 + 239’5= 390 puntu.
Bizkaiera egokienaren saria Illart Gumuzio arratiarrarentzat izan zan eta finalistarik gazteenarena, barriz, Aissa Intxaustirentzat.
'Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan' liburua argitaratu dau Eusko Jaurlaritzak
2011-04-14 18:30 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan: hamarkada berri baterantz izenburuko liburua argitaratu dau. Liburuaren jatorrizko edizinoa ingelesez kaleratu zan: Minority Language protection in Europe: into a new decade.
Arte Ederretako Fakultateko ikasle eta irakasleek eskultura bat lurperatuko dabe Artearen Hilerrian
2011-04-14 18:06 kulturbizArtearen Hilerria 2005ean inaugurau eben eta 50.000 metro koadroko lur-eremu batek osotzen dau. Hilerri berezi hori balio artistiko handiko edo artearen munduagaz estu-estu lotuta dagozan lanak lurperatzeko sortua izan da, eta ikuspuntu anitzeko lanak batzen dituala da bere ezaugarri nagusia.
UEUk liburuak erdi prezioan salduko ditu Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian
2011-04-14 17:51 kulturbizLiburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) apirilaren 18an eta 19an eskaintza berezia egingo dau: liburuak % 50eko beherapenagaz eskainiko ditu. Eskaintzeak www.ueu.org atariko webgunean bakarrik balio dau.
Pop eta rock estiloak nagusi dira El arca de Noelia taldearen lehenengo diskoan
2011-04-14 15:50 MusikeaBilbon aurkeztu dau El Arca de Noelia laukote bizkaitarrak Flores secas izeneko lana, bat baino gehiago harrituko dauen diskoa, taldekideen esanetan. Izan be, diskoaren itxurea eta izenburua ikusita, poparen inguruko lana izango dala emoten badau be, kantek rock kutsu sakona daukie; doinu indartsuak eta letra landuak. Pop-rock estiloaren barruan sartu geinke Flores secas diskoa, rock amerikarraren eragin handiagaz.
Bilboko lehen Zabalguneko eraikin bereziak ezagutzeko aukerea maiatzetik aurrera
2011-04-14 15:48Jarduerea joan dan urtean jarri zan martxan, eta lehen edizinoan 1.127 lagunek hartu eben parte. Aurten, Bilboko lehen Zabalgunea izenez ezagutzen dan inguruan dagozan hiru eraikinetan zentrauko da. Urrira bitartean, Aburto Etxea, Ibaigane Jauregia eta Sociedad Bilbaína bisitauko dira.
Zinema Euskaraz programea EAEko herri eta eskoletara zabalduko dabe
2011-04-14 15:05 BarriakEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz programea zabaldu egin gura dau, zine-aretoetara heltzeaz gan, EAEko udalerri eta eskoletara be pelikulak euskeraz eroan nahi ditu eta. Udalerriek eskura eukiko ditue Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko zine-aretoetan ikusgai dagozan pelikulak.
Enkore taldeak irabazi dau Gaztearen XX. Maketa Lehiaketea
2011-04-14 14:30 MusikeaEnkore taldea izan da Gaztearen XX. Maketa Lehiaketako talde irabazlea. Talde bilbotarrak 6.000 euro, bideoklip baten grabazinoa eta Bilbao BBK Live jaialdian joteko aukerea irabazi ditu. Entzuleen Saria, barriz, Arratiako Larregi taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.
Bidaiaren inguruko erakusketea edegi dabe Balmasedako Boinas La Encartada museoan
2011-04-14 14:05 KultureaBidaiariak/Viaggiatori/Viajeros erakusketea edegi barri dabe Balmasedako Boinas La Encartada museoan. Sardiniako Casa Falconeri ikerketa-etxeko laborategian garatutako proiektua dauka oinarri. Bagilaren 26ra arte egongo da zabalik.

























Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...