Astegoienean jokatuko da Bardoak 2012ko bigarren fasea

Bizkaie! 2012-03-09 10:34   Bertsolaritzea

Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketeak lehen fasea amaitu eban joandakoa zezeilaren 19an eta gaur, martiak 9, bigarren faseari ekingo deutso. Orain artean oso erantzun ona izan dau ekimen barri honek, 1.100 bertsozale alkartu baitira lehen fasean egin diran saioetan.

Nafarroako taldekako txapelketeak lehen fasea amaitu eban joandakoa zezeilaren 19an eta gaur, martiak 9, bigarren faseari ekingo deutso. Orain artean oso erantzun ona izan dau ekimen barri honek, 1.100 bertsozale alkartu baitira lehen fasean egin diran saioetan.

Bigarren fase honetarako sei talde sailkatu dira eta sei saio jokatuko ditue, bina saio talde bakotxak. Binaka ibiliko dira talde horreek, saio bat etxean izango dabe, eta bestea kanpoan. Sei talde horreetatik hiru sailkatuko dira martiaren 31n, Leitzako frontoian egingo dan finalerako.

Esandako moduan, martiaren 9an abiatuko da bigarren fasea, Iruñean. Bertze Maldikoak eta Rimak Exkaxkok kantauko dabe Iruñazarra ostatuko beheko soilaruan, arratsaldeko 19:30ean. Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoko bertsolariak Aimar Karrika, Ainhoa Aranburu eta Oskar Sanz de Acedo dira eta Lesakako Rimak Exkaxko taldekoak, barriz, Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez eta Eneko Fernandez. Saioa 3 euroan da, eta horren ostean ostatuan bertan afaltzeko aukerea izango da, saioa eta afaria 20 euroan.

Egun horretako bigarren saioa Iturenen izango da. Iturengo Herriko Etxeko ganbaran bertso afaria egingo dabe, 21:00etatik aurrera. Afalostean Oronoz-Malerrekako Erauntsi eta Leitzako Leitzaundi lehiatuko dira. Erauntsiren aldetik Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Amaia Elizagoien bertsolariek kantauko dabe. Leitzaundin, barriz, Migel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra eta Iñigo Sagastibeltza dira bertsolariak. Afaria eta saioa, 12 euroan.

Asteburu horretako azken saioa martiaren 10ean, zapatuan, izago da; Etxarriko gaztetxean, 22:00etan; herriko Bilixkorriko eta Barañaingo Beteranoak lehiatuko dira. Etxekoen taldea Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriartek osotzen dabee, eta Beteranoena Saioa Alkaiza, Mikel Lasarte eta Ander Baianok. Sarrera 3 euroan da eta saioaren ondoren DJ saioa izango da.

Bardoak 2012ko bigarren fasea martiaren 17 eta 18an amaituko da, egun horreetan jokatuko baitira bueltako saioak. 17an Leitzaundi eta Erauntsi taldeak Leitzako Aurrera alkartean batuko dira 18:00etatik aurrera; bertso saioa izango da eta sarrerea 3 euroan da. Egun berean bertso afaria egingo dabe Igantziko Biltoki Elkartean, 21:00etan hasita. Horren ostean, Rimak Exkaxko eta Bertze Maldiko taldeen bertso saioa. Afaria eta saioa, 15 euroan.

Azkenik, bigarren faseko azken saioa martiaren 18an jokatuko da, Barañaingo Alaitz ikastetxean, 20:00etatik aurrera. Bertso merendua izango da eta saio horretan Beteranoak eta Bilixkorriko taldeak kantauko dabe. Merendua eta saioa, 5 euroan.

Saioen eta sarreren inguruko argibide guztiak hemen topauko dozuez. Sarrera kopurua mugatua da eta aldez aurretik lekua hartzea komenidu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu