Bost diseinatzaile bizkaitarrek bat egin dabe Guggenheim Bilbao Museoagaz 15. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-03-08 13:55

Oraingo honetan bost diseinatzaile bizkaitar batu dira ospakizunetara: eraikina gaitzat hartuta elastikoak sortu ditue. Elastiko sorta hori Museoko Denda-Liburudendan eta on line dendan (www.tienda.guggenheim-bilbao.es) baino ez da egongo salgai, martiaren 8tik aurrera.

Guggenheim Bilbao Museoak bere 15. urteurrena ospatzeko urte osorako askotariko jardueren egitaraua preparau dau. Hainbat arlotakoak izango dira, besteak beste, arte plastikoak, argazkigintzea, musikea, gastronomia, modea, diseinua eta sare sozialak; izan be, askotariko publikoak lagundu dau Museoak 15 urte bete daizan, eta 2012ko urteurren hau konpartidutea da asmoa.

Oraingo honetan bost diseinatzaile bizkaitar batu dira ospakizunetara: eraikina gaitzat hartuta elastikoak sortu ditue. Elastiko sorta hori Museoko Denda-Liburudendan eta on line dendan (www.tienda.guggenheim-bilbao.es) baino ez da egongo salgai, martiaren 8tik aurrera.

Ailantok, Ion Fizek, JOTA + GEk, Mercedes de Miguelek eta Miriam Ocarizek bakotxak bere estiloa, gaiak, koloreak eta testurak buztartu ditu Museoaren eraikina ikusteko, sentiduteko, gogoratzeko eta ulertzeko moduakaz, danetara bost elastiko dira.


Ailanto [ailanto.com]

Ailanto Aitor eta Iñaki Muñozek sortu eben eta 1992tik Bartzelonan dabe egoitzea. Ailantoren unibersoa grafikoa da, behinik behin: koloreak buztartzeko modua, formen geometria eta abangoardiako eta egungo arte-joeren erreferentziak dira nagusi. Modu berezian lantzen ditue zehetasunak eta akaberak: material nobleak (lihoa, artilea, zeta) erabilten ditue industriaren zurruntasuna eta estetika ultramodernoa indarbakotzeko. Oraingo hobetan, Guggenheim Bilbao Museoaren 15. urteurrena euren erara ospatzeko, Ailantok Museoa lorez estalita irudikatu dau, Jeff Kons-en Puppy eskulturearen antzera.


Ion Fiz [ionfiz.com]

Ion Fiz bilbotarrak 2002an sortu eban bere moda-etxea, eta ordutik abangoardiako erropa-bilduma eleganteak diseinau ditu: estilo natural eta sofistikatua dauka, eta silueta guztiz barritzailea dabe bere diseinuek. Horretarako formak deseregiten ditu, patroi klasikoak eta oso egituratuak erabilten ditu eta bolumenen eta proportzinoen orekea gordeten.

Guggenheim Bilbao Museoaren urteurreneko elastikoan bereizgarri dituan testurak eta Museoak iradokitzen deutsozanak batu ditu.


JOTA + GE [jotamasge.com]

Juana Ruizek eta Garbiñe Urdampilletak 1985ean bien inizialak batu eta JOTA + GE sortu eben; ordutik, optimismoz beteriko diseinuak egin ditue, akabera zaindua eta freskotasun handia dabenak. Uriko bizimodurako egindakoak dira, egungo benetako emakumearen beharretara guztiz moldagarriak. JOTA + GE-k etxearen logoak Frank Gehry-ren estiloa eta Richard Serraren Denboraren materia lana gogora ekarten dauen irudi bat buztartu ditu egun moda-modan dagoan hiru koloreko diseinu batean.


Mercedes de Miguel [mercedesdemiguel.com]

Mercedes de Miguelek bere moda-etxea sortu eban Bilbon 1989n. Artetik edaten dau sarri diseinatzaileak; beraz, eskuz margotutakoek leku gailena dabe haren bildumetan. Nortasun handiko egungo emakumearentzako erropea diseinetan dau: zehetasunez betetakoak, eleganteak eta kalidadezko oihalez egindakoak. Oihalek, metalizatuak zein naturalak (lihoa, zeta eta artilea), bolumen berezi-bereziak sortzen ditue. Lerroen, pinturearen eta materiaren bakuntasuna, opakoa eta distiratsua; horreek dira diseinu honen bereizgarriak. Museoaren arimatik, haren profiletik, edan dot, edozein bidaiarik arte zati bat aldean eroan daian, holan gorazarre egin deutso De Miguelek Guggenehim Bilbao Museoari.


Miriam Ocariz [miriamocariz.com]

Miriam Ocariz-ek lehenengo bakarkako bildumea 1996an aurkeztu eban. Erropa eta diseinua adierazpide ditu; ehunak, formak eta, sarritan, marrazkiak orekatzen ditu horretarako. Askotariko iturrietatik edaten dau, arte joerak (esaterako, espresionismoa eta arte kontzeptuala) eta bizipen personalak, eta hainbat teknika erabilten dau diseinu bakotxa berezi-berezia izan daiten. Guggenheim Bilbao Museoari egindako omenaldian Museoaren hiru osogai bereizgarri batu ditu: titanioa eta xaflen egiturea, argiaren arabera tonuz aldatzen baitira; Anish Kapoor-en eskulturea, etenbako isla-joko dinamikoak sortzen baititu; eta eraikinaren kokapena, natureagaz eta uriagaz etenbako loturea eratzen dauelako —izan be, inguruko mendiek babesten dabee eta mendi horrexek Kapoor-en lanean islatzen dira—.

Lankidetza berezi hau dala eta, sortzaileei eskerrak emoteko, Guggenheim Bilbao Museoko jentaurreko langileek elastikoak jantziko ditue udan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu