'The Ides of March'
2012-03-12 16:47 Zinema kritikakPelikula honegaz, George Clooneyk barriro be erakutsi deusku zinema kritikoa eta jakingurea biztuten dauena egiteko bildurrik ez dauakala. Aktoreen lana nabarmendu behar da: Clooney eta Golingena, jakina, baina Philip Seymor Hoffman eta Paul Giamattirena bere bai.
- Zuzendaria: George Clooney
- Gidoilariak: George Clooney, Grant Heslov, Beau Willimon
- Produktoreak: George Clooney, Grant Heslov, Brian Oliver
- Musikea: Alexandre Desplat
- Aktoreak: Ryan Gosling, George Clooney, Philip Seymour Hoffman, Paul Giamatti, Marisa Tomei
- Iraupena: 98 minutu
- Herrialdea: AEB
AEBetako Alderdi demokratan jazotako podere burrukak kontetan ditu Beau Willimonen antzezlan batean oinarritutako The ides of march pelikuleak. George Clooneyk zuzendu dau, eta aktore moduan be parte hartu dau, baina protagonistea Ryan Gosling da. Eta ederto aprobetxau dau aukerea Goslingek.
Good Night. And Good Luck (2005) filmetik hur dago Clooneyren lan barria, eta honek be hainbat kontu salatzen ditu: buruzagi askoren sinisgarritasun faltea, AEBetako gizartearen moralaren inguruko kontraesan eta faltsokeriak, politikan gora egiteko erabilten diran trikimailu errukibakoak eta abar.
Benetan be interesgarri da Clooneyk kontetan deuskuna. Alde batetik, AEBetako politikea eta alderdiak zelangoak diran ikusi geine, hur-hurretik; beste alde batetik, thriller baten antzera segiduten dogu istorioa, jakingura handiz. Horrezaz aparte, aktoreen lana nabarmendu behar da: Clooney eta Golingena, jakina, baina Philip Seymor Hoffman eta Paul Giamattirena bere bai.
Pelikula honegaz, George Clooneyk barriro be erakutsi deusku zinema kritikoa eta jakingurea biztuten dauena egiteko bildurrik ez dauakala, Hollywooden daukan estutasun bako egoeran lasia geratu beharrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!