Rimak Exkaxko, Erauntsi eta Bilixkorriko aurrera doaz astegoieneko saioak irabazita

Bizkaie! 2012-03-12 13:00   Bertsolaritzea

Bardoak 2012k bigarren faseari ekin deutso asteburuan, Iruñean, Ituren eta Etxarrin jokatu diran hiru saioakaz. Horreetan barriro be entzule piloa -300dik gora- eta giro ona izan dira ezaugarri nagusiak. Emoitzei jagokenez, Lesakako Rimak Exkaxko-k, Oronoz-Malerrekako Erauntsi-k eta Etxarriko Bilixkorriko-k saioak irabaztea lortu eben.

Bardoak 2012k bigarren faseari ekin deutso asteburuan, Iruñean, Ituren eta Etxarrin jokatu diran hiru saioakaz. Horreetan barriro be entzule piloa -300dik gora- eta giro ona izan dira ezaugarri nagusiak. Emoitzei jagokenez, Lesakako Rimak Exkaxko-k, Oronoz-Malerrekako Erauntsi-k eta Etxarriko Bilixkorriko-k saioak irabaztea lortu eben.

Joandako barikuan, Iruñeko Iruñazarra ostatuan 100 bertsozale alkartu ziran etxeko Bertze Maldikoak eta Rimak Exkaxko taldeen arteko saioa entzutera. Aretoa goraino beteta, giro beroa sortu zan eta horrek sei bertsolarien jardunean lagundu eban. Azkenean, Bardoak 2012ko beste taldeetako lau ordezkarien eta entzuleen botoek holan erabagita, jokoan egoan puntua Lesakara joan zan. Baina saioagaz ez zan dana amaitu, horren ostean afari gozoagaz disfrutetako aukerea izan zalako.

Iturenen, barriz, alderantziz egin eben, lehenengo afaria eta ondoren saioa. 70 lagun hurreratu ziran herriko etxeko ganbarara, Erauntsi eta Leitzaundi taldeen arteko saioa entzutera. Oso pareko ibili ziran bi taldeak eta bardintasuna azken momentura arte izan zan. Baina bateren batek eroan behar eban jokoan egoan puntua, eta azkenean etxekoen aldekoa izan zan erabagia.

Asteburuko saiorik jentetsuena Etxarrin izan da. Zapatuan Etxarriko gaztetxean 140 lagun inguru alkartu ziran Bilixkorriko eta Barañaingo Beteranoak taldeen arteko saioa entzutera. Giro bikaina lagun, bi taldeek saio polita eskaini eben eta hemen be saioa etxekoek erooan eben.

Bardoak 2012ko bigarren fasea martiaren 17 eta 18an amaituko da, egun horreetan jokatuko baitira bueltako saioak. 17an, Leitzaundi eta Erauntsi taldeek Leitzako Aurrera alkartean kantauko dabe 18:00etatik aurrera; bertso saioa izango da eta sarrerea 3 euroan da. Egun berean bertso afaria egingo dabe Igantziko Biltoki Alkartean, 21:00etan hasita. Horren ostean, Rimak Exkaxko eta Bertze Maldikoak taldeen bertso saioa. Afaria eta saioa, 15 euroan.

Azkenik, bigarren faseko azken saioa martiaren 18an jokatuko da, Barañaingo Alaitz ikastetxean, 20:00etatik aurrera. Bertso merendua izango da eta saio horretan Beteranoak eta Bilixkorriko taldeek parte hartuko dabe. Merendua eta saioa, 5 euroan.

Hurrengo astegoieneko saio horreetatik martiaren 31n Leitzako pilotalekuan egingo dan finalean kantauko daben hiru taldeak atarako dira.

Saioen eta sarreren inguruko argibide guztiak hemen topauko dozuez. Sarrera kopurua mugatua da eta aldez aurretik erreserbatzea komeni da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu